57ra jaitsi dira Nafarroan atzemandako kasu berriak eta % 2,7ra positibitatea
Koronabirusaren pandemiak beheranzko joerarekin jarraitzen du Nafarroan, ostiral honetan 57 kasu positibo berri atzeman ostean (bezperan baino 15 gutxiago). Osasun sistema publikoan 2.109 proba egin zituzten (bezperan baino ia 400 gehiago) eta horietako % 2,7k eman zuten positibo.
Tafalla eta Valtierra dira positibo berri gehien agertu diren herriak (bosna) eta ondoren, Corella, lau kasurekin. Iruñean, Alde Zaharra eta Mendillorri dira auzo kaltetuenak, hiruna covid-19 kasu berri zenbatu baitituzte atzo.
Astean zehar 49 kasu detektatu dira Foru Erkidegoan astelehenean ( % 2,3), 71 asteartean ( % 3), 60 asteazkenean ( % 2,6), 72 ostegunean ( % 3,6) eta 60 ostiral honetan ( % 2,8).
Kutsatze berrien zonaldeei dagokienez, Iruñean eta bere eskualdean atzeman ziren atzoko kasu berrien % 47, Tutera aldean % 18 eta Lizarraldean % 7. Gainerako positiboak ( % 28) Nafarroako beste leku batzuetan banatuta zeuden.
Kasu berrien adin-tarteei dagokionez, 45-59 urte bitarteko taldea da nagusi, % 28rekin; ondoren, 15-29 urte bitarteko taldea dago, % 25ekin. Ondoren, 30-44 urteko taldea daude ( % 23) eta 15 urtetik beherakoena ( % 17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea dago ( % 5), eta 75 urtetik gorakoena ( % 2).
Txertaketa-prozesuari dagokionez, 5.063 dosi eman zituzten atzo. Horrela, Nafarroan 359.878 txerto jarri dituzte jada eta 124.650 pertsonak osatu dute pauta osoa.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi du asteburu honetan beste 7.000 dosi emango dituztela Foru Erkidegoan: 4.700 dosi baino gehiago Iruñean eta eskualdean (UPNA eta Maristen Eskola ohia); 1.400 dosi Tuterako Osasun Eremuan (Tuterako Jesuiten Ikastetxeko kiroldegia); eta 800 dosi baino gehiago Lizarrako Osasun Eremuan (Garcia Orcoyen Ospitalea).
Ospitaleetako okupazioari dagokionez, 80 pertsona zeuden covid-19agatik ospitaleratuta ostiralean (bezperan baino 10 gutxiago), eta horietako 17 ZIUn zeuden.
Atzo ez zen inor hil Nafarroan covidagatik eta 1.182 heriotza baieztatu dira guztira, pandemia hasi zenetik.
Bestalde, covid-19aren positibotasuna % 5aren azpitik jaitsi da berriro Euskadin; % 4,4an kokatu da, hain zuzen ere. Bitartean, ZIUetan dauden paziente larrien kopuruak zertxobait behera egin du azken orduetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.