Positibotasuna % 4,4an kokatu eta ZIUetan paziente kopurua zertxobait jaitsi da, EAEn
Covid-19aren positibotasuna % 5aren azpitik jaitsi da berriro Euskadin; % 4,4an kokatu da, hain zuzen ere. Bitartean, ZIUetan dauden paziente larrien kopuruak zertxobait behera egin du azken orduetan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak pandemiaren bilakaeraren inguruko datuak eguneratu ditu larunbat honetan. Horrela, ostiralean 370 positibo berri zenbatu dituzte, bezperan baino 26 gutxiago. 8372 proba egin dituzte, aurreko egunean baino 653 gehiago.
Bizkaian 221 kutsatu berri baieztatu dituzte erakundeek, Gipuzkoan 101 eta Araban 36. Bestalde, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duten 12 pertsonak positibo eman dute.
Ostegunean positibotasunak % 5a (% 5,1) gainditu zuen, zenbait egun azpitik eman ondoren, baina biharamunean % 4,4ra jaitsi da berriro.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 125 pazientek zainketa intentsiboen unitatean jarraitzen dute, aurreko egunean baino 5 gutxiago.
Beste 43 covid gaixo ospitaleratu behar izan dituzte, osteguneko kopuru ia berdina (44).
Muturreko arriskutik ateratzen azken erkidegoa izan da EAE. 14 egunetan 100.000 biztanleko 250 positiboren azpitik jaitsi da; hain zuzen ere, 225,4 kasu ditu Euskadik, Osasun Ministerioak atzo jakinarazi zuenez.
Ohikoa den bezala, datua ez dator bat Eusko Jaurlaritzak emandako zenbatekoarekin. Osteguneko azken balantzean 250,9ko intzidentziaren berri eman zuen EAEko Exekutiboak.
Hala ere, intzidentzia tasaren eta R0 indizearen inguruko informazioa ez dute astelehenera arte eguneratuko.
Bestalde, koronabirusaren pandemiak beheranzko joerarekin jarraitzen du Nafarroan, ostiral honetan 57 kasu positibo berri atzeman ostean (bezperan baino 15 gutxiago). Osasun sistema publikoan 2.109 proba egin zituzten (bezperan baino ia 400 gehiago) eta horietako % 2,7k eman zuten positibo.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.