KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

203 kasu berri atzeman dituzte EAEn, aurreko egunetako joerari eutsiz

Ospitaleetako presioak jaisten jarraitzen du: 17 pertsona ospitaleratu zituzten atzo covid-19agatik, eta 61 lagun daude une honetan ZIUetan, bezperan baino bi gutxiago.
Gurutzetako Ospitalea, Bizkaian. Argazkia: Aitor Agirrezabal
Gurutzetako Ospitalea, Bizkaian. Argazkia: Aitor Agirrezabal

203 covid-19 kasu berri zenbatu dituzte larunbat honetan Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko egunean baino 4 gehiago eta positibitate tasa % 2,8tik %3,9ra igo da. Dena dela, aurreko egunetako datuen joerari jarraitzen diote zenbakiek eta azken egunotako argazkiari eusten zaio: eguneko kutsatze berriak 2020ko abuztukoen mailan daude eta ZIUetako egoera 2020ko urrian zegoenera itzuli da. Ospitaleko presioak ere behera egiten jarraitzen du: 11 pertsona ospitaleratu zituzten atzo covid-a dela eta (aurreko egunean baino bat gutxiago eta bi egun lehenagoko kopuruaren erdia), eta 61 pertsona daude ZIUn, azken balantzean baino bi gutxiago.Osasun Sailak jakitera eman dituen datuen arabera, atzo 5.261 PCR eta antigeno test egin zituzten (aurreko eguneko baino ia 2.000 gutxiago) eta 44 positibo izan ziren Araban, 110 Bizkaian eta 44  Gipuzkoan. Era berean, Euskaditik kanpo bizi diren hiru pertsonak ere positibo eman zuten.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X