EAEko positiboak 1.638ra jaitsi dira, baina ospitaleratzeek areagotzen jarraitzen dute
Euskal Autonomia Erkidegoak 1638 covid-19 kasu berri zenbatu ditu ostiral honetan, bezperan baino 131 gutxiago. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko datuen arabera, positibotasun tasak ere behera egin du, % 13,8an kokatuz. Azken orduotan kasu gutxiago atzeman diren arren, EAEko datuek orain arteko marka guztiak hautsi dituzte astean zehar. Asteartean zenbatu ziren inoizko kasu gehien: 1.801.
Ospitaleetan, ostera, kontrako joera hartu du pandemiak. Bada, 61 gaixo ospitaleratu dituzte covid-19arekin, aurreko egunean baino 14 gehiago. Gainera, 52 pertsona daude (bezperan baino bi gehiago) Zaintza Intentsiboetako Unitateetan daude, pronostiko larriarekin.
Lurraldeka, Bizkaia dago kinka larrienean, 941 positibo berrirekin (bezperan baino 25 gutxiago). Gipuzkoan 451 kutsatu berri daude, baina 131 kasuko jaitsiera esanguratsua izan da. Araban, bestelakoa da egoera, eta bezperan baino zazpi kasu gehiago daude; 204. EAEtik kanpo bizi direnen artean, 42 positiboko zifra mantendu da.
Nafarroa, 400 kasuetatik ezin jaitsita
Nafarroak 441 covid-19 kasu berri atzeman ditu ostiral honetan (bezperan baino sei gutxiago), % 15eko positibotasun tasarekin. Hala, Foru Erkidegoak bost egun daramatza 400 positiboen langatik jaitsi gabe, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailaren datuen arabera.
Azken egunotako datuak mahai gainean, Nafarroako Gobernuak eta Justiziak neurriak hartzea ebatzi dute. Hala, gaurtik aurrera, gauean etxeratzeko agindua izango dute egoera epidemiologiko larrian dauden udalerrietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.