Osakidetza: "Pandemia pixka bat baretu ahala, Lehen Arreta indartzeko lan egingo dugu"
EAEko hiru hiriburuetan "Osasun Sistema Publikoaren kolapsoa" salatzeko egin diren manifestazioei erreferentzia eginez, osasun-profesionalen egoera ulertzen duela adierazi du Susana Martin Osakidetzako Lehen Mailako Arretako arduradunak, baina pandemia "salbuespenezko egoera oso gogorra" izan dela defendatu du.
Ser katean egindako adierazpenetan, egoera ulertzen duela esan du, eta mobilizazioengatik "kezkatuta" agertu da, baina "premiazko neurriak" hartu diren arren, "pandemia pixka ba baretu ahala Lehen Arreta indartzeko lan" egingo dela adierazi du.
Presentzialtasunera itzultzeko eskaerari dagokionez (gaur egun % 50 ingurukoa da), Martinek adierazi du ez duela uste osasun-arloko profesional askok modu ez-presentzialean lan egin nahi dutenik. "Presentzialtasunaren aldeko apustua egingo dugu beti, eta, beharbada, aurrez aurreko eta presentzialak ez diren kontsulten bizikidetza-egoera batera igaroko gara, biek balioa ematen baitiote zerbitzuari eta premia desberdinei erantzuten baitiete. Datozen hilabeteetan lanean jarraituko dugu", adierazi du.
Era berean, adineko pertsona askok, mundu digitala kontrolatzen ez dutelako, osasun-zentroekin harremanetan jartzeko dituzten zailtasunen aurrean, Osakidetzako Lehen Arretako arduradunak "barkamena" eskatu du herritar guztiengana iritsi ez bada, baina pandemia "salbuespenezko egoera oso gogorra" izan dela azpimarratu du.
"Lasaitasun mezua eman nahi dut, aurrez aurreko hitzorduak hazten ari dira eta hazten jarraituko dute pertsona guztiei erantzuteko" adierazi du.
Bestalde, hilaren 28ra arte daudela indarrean egungo murrizketak gogorarazi du, eta egoerak hobera egiten badu, "denbora gutxian, adituek esango digute egoera lasaitzen has gaitezkeela".
Milaka lagun atera dira kalera Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Osasungintza Publikoaren alde
Milaka pertsonak parte hartu dute "Osasungintza publikoaren alde" eta, bereziki, Lehen Arretan bizi den egoera salatzeko gaur eguerdian Donostian, Bilbon eta Gasteizen egin diren manifestazioetan, "Nik bai sinesten dut Osasungintza Publikoan" eta "Lan balditza duinen alde" lelopean.
Osasungintza publikoa "jokoan" dagoela salatu dute sindikatu deitzaileek, ELAk, LABek, CCOOk, UGTk eta SATSEk eta Osakidetzari "benetako negoziazioa" eta "Lehen Arreta indartzeko epe luzerako plangintza sendoa" eskatu dizkiote. Lehen Mailako Arretako lau elkartek, Bizkaiko Medikuen Elkargoak, pentsiodunen mugimenduak zein EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos eta Ezker Anitza alderdiek ere bat egin dute deialdiekin, milaka herritarrek bezala.
Sindikatuek azaldu dutenez, Osakidetzak langile eta bitarteko faltarekin dituen arazoak "egiturazkoak" dira, eta "ez dira pandemiaren ondorio". Hala, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari ohartarazi diote aurre egin ezean, mobilizazioak areagotuko dituztela, eta greba ere izan daitekeena.
Salatu dutenez, Euskadin osasun arloan BPGari dagokionez egindako inbertsioak ( % 4,9) behera egin du azken hamarkadan, eta Europako batez bestekoaren ( % 7) eta Espainiakoaren ( % 6) azpitik dago. Halaber, Osakidetzak pandemiari aurre egiteko erabili duen politika arbuiatu dute, "batez ere urritik, 4.000 profesionalen kontratuak berritu ez direlako, anbulatorioetako ordutegiak murriztu direlako, Etengabeko Arretarako Guneak itxi direlako, txertodromoak desegin direlako eta aztarnariak ahalik eta gehien murriztu direlako".
Zure interesekoa izan daiteke
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.
Ur murrizketak Arabako hainbat herritan, lehorteak eta eskasiak eraginda
Arabako Ur Partzuergoak ur murrizketak ezarri ditu Agurain edo Alegria-Dulantzi bezalako udalerrietan. Zuian, berriz, ura zisterna-kamioietan eramaten hasi dira hornidura bermatzeko.
Zuzenean: Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa
Bilbok bere jaiei hasiera emango die: txupinaren burrunbarekin, bilbotarrek zazpi jai-egun dituzte aurretik Aste Nagusiaz gozatzeko.
Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute
Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen.