17.469 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko azterketak Hego Euskal Herrian
Hasi da atzerako kontaketa milaka ikaslerentzat. Datozen egunetan ospatuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziorako (USE) azterketak, eta Hego Euskal Herrian 17.469 ikaslek egingo dituzte probak, 4.036k Nafarroan eta 13.433k EAEn.
Aurrena Foru Erkidegoko ikasleen txanda izango da, azterketak ekainaren 4tik (asteartea) 6ra (osteguna) egingo baitira Iruñeko eta Tuterako unibertsitateetan, eta notak ekainaren 12an emango dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoan egun bat geroago hasiko dira azterketak, asteazkenean, eta ostiralera arte, ekainaren 7ra arte luzatuko dira. Kasu honetan emaitzak hilaren 13an argitaratuko dira, eguerdiko 12:00etan.
Aipatzekoa da Nafarroan matrikula etengabe hazi dela azken urteotan, eta aurten marka guztiak hautsi dituela; izan ere, lehen aldiz gainditu du 4.000 ikasleko muga, duela hamarkada bateko kopurua ia bikoiztuz. Izena eman dutenen % 92 Batxilergotik dator, eta % 8 baino ez erdi-mailako heziketa-zikloetatik. Emakumeek gehiengoa izaten jarraitzen dute, % 59, eta probak gaztelaniaz egiten dituztenak ere euskarazkoak baino gehiago dira ( % 74,5).
Euskadiri dagokionez, datuak 2023koaren antzekoa dira, (orduan 32 ikasle gutxiagok eman zuten izena). Ikasle guztietatik, 12.073 Batxilergokoak dira, 849k LHko Goi Mailako Heziketa Ziklo bat burutu dute, hau da, % 4 gehiago; eta 511 aurreko ikasturteetako ikasleak dira, nota igotzeko ikasgai espezifikoetara aurkezten direnak, EHUk jakitera eman duenez.
Lurraldez lurralde aztertuta, 1.762k Arabako Campusean egingo dute proba, 6.291k Bizkaikoan eta 4786k Gipuzkoakoan, eta beste 83 ikaslek ez dute esleitutako campusik.
Hizkuntzari dagokionez, batxilergoko ikasleen % 77,21ek (9.322 ikasle) euskaraz egingo du proba, eta % 22,79k (2.751) gaztelaniaz; Lanbide Heziketako ikasleen % 55,48k (471) euskaraz egingo du proba, eta % 44,52k (378) gaztelaniaz. Sexuen arabera, % 57,84 (7.474) emakumeak dira eta % 42,16 (5.448) gizonak.
Bestalde, Unibertsitateak egokitzapenak egingo ditu hezkuntza-premia bereziak dituzten 703 ikaslerentzat (% 17,6 gehiago).
Bai Foru Erkidegoan, bai Euskaldin, azterketa eredua azken lau urteetako bera izango da, hau da, 2020an pandemiarekin aplikatu zen formula bera errepikatuko da.
Berrikuntza gisa, aurten ikasleek Espainiako Historiaren azterketa edo Filosofiaren Historiarena egin aukeratu beharko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.