TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Focus, beroaldia eta Trumpen muga zergak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB Focus
EITB Focus

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Focus: Herritarren % 78,7k uste dute burujabetza energetikoak lehentasuna izan behar duela erakundeentzat. Soilik % 14,4k uste dute kontrakoa, azken EITB Focus inkestaren arabera. Hala ere, inkestatuen % 35,6k ez lukete parke eolikorik onartuko etxetik gertu, eta % 23,2k ez lukete eguzki-energiako instalaziorik onartuko.

- Beroaldia: Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, hegoaldetik aire masa bero bat sartuko da, eta horrek tenperaturak nabarmen igotzea eragingo du. Ostegunean tenperatura maximoak 25 eta 30 graduren bueltan kokatuko dira. Beroaldiak bi egun iraungo du.

- Trumpen muga zergak: Ameriketako Estatu Batuetako Nazioarteko Merkataritza Auzitegi Federalak Trumpen muga zerga orokorrak geldiarazi ditu. Auzitegiaren esanetan, presidentea dagokion funtzioetatik harago joan da eta muga zergekin estatubatuar guztiak kaltetu ditu. Halaber, 10 eguneko epea eman dio Administrazioari agindua betetzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X