Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Atxuri auzoko eraikin bateko fatxadari su emateagatik

Suak ez du inor zauritu. Sutea telefono mugikor batekin grabatzen topatu dute inguru horretan atxilotutako gizona.

Ertzaintzak 48 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon ostiral goizaldean kalte-delitu bat leporatuta, Atxuri auzoko eraikin bateko fatxadari su emategatik. Eraikin ondoko zaborrontzi baten ondoan zeuden koltxoi batzuetan hasi da sua.

Ostiraleko 04:30 aldera, larrialdietako zerbitzuei ohartarazi diete Bizkaiko hiriburuko Atxuri auzoan kalean zeuden koltxoi batzuk eta inguruko fatxada bat sutan zeudela. Ertzaintzaren patruila bat berehala bertaratu da, eta, adierazitakoa egiaztatu ondoren, suhiltzaileak mobilizatu dituzte, sua itzaltzeko. Anbulantzia ere bertaratu da, badaezpada, baina ez da inor zauritu.

Agenteek inguruan zegoen gizon bat identifikatu dute, sutea telefono mugikor batekin grabatzen aritu dela jakin ondoren. Beharrezko egiaztapenak egin  eta gero, kalte-delitua leporatuta atxilotu dute.

Atxilotua Bilboko Ertzain-etxera eraman dute beharrezko polizia-eginbideak egitera, eta, aurreikuspenen arabera, datozen orduetan utziko dute agintari judizialen eskuetan.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu