Dagoeneko 17 dira Bernedoko udalekuaren kontra aurkeztutako salaketak, Zupiriaren arabera
Segurtasun sailburuak azaldu duenez, gehienak exhibizionismo eta derrigortze delituekin lotutakoak dira, baina badago sexu-erasoekin zerikusia eduki lezakeen salaketaren bat.
Bernedoko udalekua. Artxiboko argazkia: EFE
Dagoeneko 17 familiak jarri dute Bernedoko (Araba) udalekuen aurkako salaketa, ia denak sexu-askatasunaren aurkako delituengatik, tartean exhibizionismo eta derrigortze delituengatik.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan, Bernedoko auziari buruzko xehetasunak eman ditu Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak.
Azaldu duenez, gaur-gaurkoz 17 familiak aurkeztu dute salaketa, eta hiruzpalau ertzain-etxeetara gerturatu dira, baina salaketarik ez dute jarri.
Gehienak exhibizionismo eta derrigortze delituekin loturikoak direla azpimarratu du Zupiriak, baina gaineratu du badagoela sexu-erasoarekin zerikusia eduki lezakeen salaketaren bat.
Delitu zantzurik ote dagoen galdetuta, horren berri ematea epaileari dagokiola erantzun du Zupiriak.
Hala ere, udalekuen funtzionamenduaren inguruko gogoeta utzi nahi izan du Zupiriak. Horren ustez, batetik, familiei dagokie haurrak nora bidaliko dituzten begiratzea; bestetik, eskubidea daukate jakiteko udaleku horretan nolakoak izango diren harremanak. Hori dela eta, uste du udalekuen arduradunek gurasoen "onespena" behar dutela "egiten dituzten gauza guztietarako".
"Gutxienez, salaketa bat aurkeztera joan diren familien kasuan ez zuten ezagutzen nolakoa izango zen elkarbizitza udalekuaren barruan, eta uste dut hori konpondu beharreko kontua dela", gaineratu du.
Bestalde, Bernedoko udalekuko begiraleek salatutako lintxamenduaren aurrean Zupiriak gogorarazi euren burua egoera horretan ikusi dutenek aukera dutela salaketa aurkezteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibilgailu batek su hartu du Arantzazun, biribilgune baten ondoan matxuratuta
Ibilgailu batek su hartu du larunbat goizean Arantzazun, biribilgune baten ondoan, matxura mekaniko baten ondorioz. Ez da inor zauritu, baina garrek inguruan zeuden edukiontziak kiskali dituzte.
Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean
Itaia talde feministak deituta, dozenaka pertsona elkartu dira Iruñeko Udaletxe plazan, Sarrigurenengo hilketa matxista eta "indarkeria matxista egiturazkoa" dela salatzeko.
Gizon batek emaztea hil du eta ama larri zauritu Sarrigurenen
Hilketa matxista ostiral arratsaldean jazo da, bikotearen etxean. Eguesibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hilketa gaitzetsi du, eta hiru dolu egun ezarri ditu eta elkarretaratzea deitu du gaurko.
Eguesibarko Udalak Sarrigurengo hilketa salatzeko hiru dolu egun ezarri ditu eta gaitzespen bilkura deitu du gaurko
Bozeramaileen Batzordeko talde guztiek adierazpen instituzionala onartu dute hilketa matxistaren kontra, baita indarkeria matxista adierazpen ororen kontra ere. Gertatutakoa "erabat gaitzetsi" eta euren haserrea adierazi dute. Elkarretaratzea 17:00etan egingo dute udaletxearen aurrean.
Bost pertsona zauritu dira Cascanten izandako istripu batean
Lau ibilgailuk talka egin dute, eta bost pertsona ospitalera eraman dituzte.
Bilbo eta Gasteiz arteko autobusek deskontuak izango dituzte aurrerantzean
Bizkaiko Foru Aldundiaren administrazio akatsa zuzenduta, erabilera anitzeko bonuek gutxienez % 40ko deskontuak izango dituzte.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.