TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: 'San Juan' baleontziaren uretaratzea, Euskadiko angula arrantzaleen egoera eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

San Juan baleontzia

San Juan baleontziaren uretaratzea iragartzen duen kartela. Albaola

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- San Juan baleontziaren uretaratzea: Duela hamarkada bat baino gehiago eraikitzen hasi ziren XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika uretaratuko dute Pasaian. Kroskoa erabat amaituta, hemendik aurrera, mastak, kandelak, aingurak eta aparailuak egiteari ekingo diote. San Juan baleontziaren uretaratzea zuzenean jarraitu ahal izango da, 17:00etatik aurrera, Orain-en eta ETB1en. 

Euskadiko anguleroen egoera: Bizkaiko eta Gipuzkoako angula arrantzaleek aurten lehorrean geratu beharko dute; izan ere, Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza debekatu du 2025-26 denboraldian. Galizian, Asturiasen eta Kantabrian, kasu, angula arrantzatzen jarraituko dute, baita Ipar Euskal Herrian ere. Euskadiko Anguleroen Elkarteak salatu du Europa osoan arrantzatuko dutela angula, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik.

Kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean: Imanol Pradales lehendakariak 2026ko aurrekontu proiektuari buruzko galderei erantzungo die Eusko Legebiltzarrean 09:30etik aurrera egingo den kontrol saioan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X