Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Israel-Iran, hauteskunde kanpainaren azken txanpa eta Munduko Sormen Foroa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Iranek Israelera jaurtitako misilak
Iranek Israelera jaurtitako misilak. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Israel-Iran: Iranek asteburuan Israelen aurka egindako erantzun-operazioa nabarmen areagotu du tentsioa Ekialde Erdian. Hossein Amir-Abdoulahian Irango Atzerri ministroak adierazi duenez, Iranek ez du "defentsa-operazioekin jarraitzeko asmorik", baina ez du zalantzarik izango, behar izanez gero, "bere interesak babesteko".

- Hauteskunde kanpaina, azken txanpan: Amaierara heltzen ari da hauteskunde kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Apirilaren 21eko hitzorduari so daude alderdi eta lehendakarigaiak, bideari aspaldi ekinda, baina amore emateko gogorik gabe. EiTBren azken inkestak tentsioa bizitu du bi indar nagusien artean, EH Bilduri eman baitio garaipena, estreinakoz, boto zein eserleku kopuruari dagokionez. Bestalde, bihar, asteartea, EITBk bigarren eztabaida handia emango du zuzenean, 22:00etatik aurrera, ETB2n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en, apirilaren 21eko Legebiltzarrerako hauteskundeak harira ekarrita.

- Munduko Sormen Foroa: Kulturaren eta sormenaren alorreko profesionalak elkartuko dira gaurtik hasi eta asteazkenera bitartean Sormenaren Mundu Foroan (CWF24). "Kultura eta sormen-ekosistemak: gobernantza-ereduak eta berrikuntza" lelopean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Halaber, Donostiako Tabakaleran eta Gasteizko Artium museoan ere ekitaldiak egingo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X