Abertzaleak nagusi Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetan
Udal hauteskundeen lehen itzulia egin dute Ipar Euskal Herrian. Koronabirusa dela-eta, herritarrek bozkatzera joan ala ez erabaki behar izan dute, eta % 56ko abstentzioa izan da. Zuberoako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko 250.000 herritar egon dira botoa ematera deituta, 158 herritako udalbatzak aukeratzeko.
Parisen Anne Hidalgo sozialista eta Rachida Dati errepublikanoa pasatu dira bigarren itzulira, eta Philippe lehen ministroa, Le Havre udalerrian.
Baionan, Jean Rene Etchegarayk botoen % 40 eskuratu ditu, baina haserre agertu da Gobernuak egoera honetan hauteskundeak bertan behera ez dituelako utzi. Angelun, Baigorrin eta Donibane Lohizunen egungo alkateek jarraituko dute agintean, bigarren itzulira joan beharrik izan gabe.
Bozkatu duten horiek higiene neurriak zaindu behar izan dituzte: eskuak garbitu, metro bateko distantzia errespetatu edota bolaluma etxetik eraman.
Perpinyà hirian, ultraeskuinak datu onak lortu ditu, eta Aliot hautagaia izan da nagusi.
Historiako parte-hartze txikiena
Udal hauteskundeen lehen itzuliko historiako parte-hartze txikienarekin itxi dituzte Frantziako hauteslekuak; izan ere, ez du % 50 gainditu.
Parte-hartzea % 45 ingurukoa izan da, eta % 63,55ekoa izan zen 2014an (ordura arte lehen itzuli batean izandako abstentziorik handiena).
Macronen gobernuak bilera berezia egingo du datozen orduetan udal hauteskundeen bigarren itzulia egingo den ala ez erabakitzeko. Edouard Philippe lehen ministroak jakinarazi du adituen iritziak entzun eta gero hartuko dutela erabakia.
Macronen gobernua batzorde zientifikoarekin bilduko da erabakia hartzeko, eta ez dute konfinamendu neurri zorrotzagoak aplikatzea baztertzen.
Hautetsontziak itxi eta berehala, bigarren itzulia bertan behera uzteko eskatu dute hainbat politikarik; izan ere, koronabirusak 5.400 pertsona kutsatu eta 120 hil ditu dagoeneko Frantziako Estatuan, azken datu ofizialen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik milaka lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.
Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan
Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".