Macronek egitasmo ekologikoez arduratuko den lehen ministro bat izango duela hitzeman du
Emmanuel Macron Frantziako presidente eta berriro hautatua izateko hautagaiak iragarri du bere lehenengo lehen ministroa izango dela egitasmo ekologikoez arduratuko dena, beste bi ministroren laguntzarekin, Estatuak energia fosilei uko egiteko eta ekologiaren kudeaketa politikoaren erdigunean jartzeko.
"Datozen bost urteetarako politika ekologikoa izango da edo ez da izango", adierazi du Macronek Marsellan, Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaiarekin bigarren itzulian lehiatzeko kanpainaren baitan.
Liberalak azaldu duenez, lehen ministroak bi ministro indartsuren laguntza izango du, bat energia egitasmoez arduratuko dena, eta bestea lurraldeetako egitasmo ekologikoekin arituko dena. "Gasa, petrolioa eta ikatza utziko dituen lehenengo nazio handia" Frantzia izatea da Macronen helburua.
Ekologia izan da presidentegaiaren hitzaldiko gai garrantzitsuena, gazteek, ekologistek eta ezkertiarrek kanpainan iraunkortasunari eta lurraren berotzeari buruzko eztabaidarik ez dela egon salatu ostean.
Lehenengo itzulian alderdi ezkertiarrak bozkatu zituzten 10 milioi herritarren artean, 7,7 milioik Jean-Luc Melenchoni eman zioten botoa, eta horiek dira Macronen eta Le Penen jomugan daudenak, inkesten arabera herena abstentzioa edo boto zuria ematekotan direlako.
Frantzia Intsumisoa Melenchonen alderdiak datozen orduetan iragarriko omen du bigarren itzulirako boto-agindurik emango duen ala ez. Bien bitartean, EH Bai koalizioko militanteek esan dute ez dutela boto jakin bat emateko deirik egingo, eta erabaki hori azaldu du Nicolas Blain bozeramaileak Euskadi Irratian.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Le Penen aurkako manifestazioak
Marine Le Pen Frantziako eskuin-muturraren buruzagi eta presidentegaiak kritikatu egin du gaur Estatu osoan bere aurkako 30 bat manifestazio antolatu izana, "erabat antidemokratikoa" delakoan.
"Hauteskunde batzuen emaitzen aurkako manifestazioak egitea erabat antidemokratikoa iruditzen zait. Hauteskundeak ez dira kalean gaitzesten", adierazi du Le Penek.
Zure interesekoa izan daiteke
EHKSk Bilboko istiluetan parte hartu ez zuela dio: "Quiles ez etortzea lortu zenean, helburuak beteta zeuden"
Podemosek zuhurtzia eskatu du, baina ez du baztertzen infiltratutako poliziak edo ultraeskuindarrak egotea istiluen atzean
Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
ErNEk Alfonso Garaikoetxea kargugabetzea eskatu du, Bilboko istiluak direla eta
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"