Mundua
Hiru urte Hamasen urriaren 7ko erasoetatik: galdera asko eta Israelen genozidioa Gazan
Urriaren 7ko Hamasen erasoetan 1.200 pertsona inguru hil eta 250 bahitu zituzten Israelen. Ondoren, Israelgo Armadak abiatutako erasoaldian, 74.230 pertsona hil eta 175.200 zauritu dituzte Gazako Zerrendan soilik.
Flavio Bolsonarok bi puntugatik irabazi dio Lula da Silvari, eta bigarren itzulian lehiatuko dira Brasilgo presidentetza lortzeko
Jair Bolsonaro agintari ohi ultraeskuindarraren seme nagusia (botoen % 47,03) eta buruzagi progresista (% 45,16) izan ziren bi hautagai bozkatuenak igande honetako hauteskundeetan.
Emakume bati heriotza-zigorra ezartzeko bi dosi jarri eta ez da hil, Tennesseen
30 urte baino gehiago eman ditu heriotzaren korridorean. AEBko erdialde-ekialdeko gobernadoreak bertan behera utzi ditu aurtengo exekuzioak.
Errusiak arma nuklearrak erabiltzeko mehatxua egin du, NATOk bere lurraldeak isolatzen baditu
Aliantza Baltiko inguruan egiten ari den mugimenduen ondorioz egin du mehatxua Moskuk; Kaliningrad, Poloniaren eta Lituaniaren artean dagoen lur eremua blokeatu dezaketelakoan. NATOk erantzun du bere ekintzak ez direla Errusiarentzat arriskutsuak.
Frantziako ikasleen protestek 625 atxilotu eta dozenaka zauritu utzi dituzte asteazken honetan
Eskolen tamaina, irakasle falta eta eskola-ordutegien iraupena dira aldarrikapenen oinarriak. Hainbat herritan, kontzentrazioak liskarretan amaitu dira. Lillen, parte-hartzaile batzuek edukiontziak erre dituzte eta botilak jaurti dizkiete agenteei.
Zer dakigu Tabuken larrialdiko lurreratzea egin duen hegazkinari buruz?
Euskal pilota Kubara itzuliko da Jai Alai pilotalekuaren zaharberritze proiektu bati esker
Kuban, enpresa pribatuen jarduerak errazteko neurri berriak indarrean sartu ondoren, Nazioarteko Pilota Federazioak eta Kubako agintariek pilotalekua zaharberritzeko asmoa dute. "Oihuen jauregia" izenez ezaguna, 1901ean ireki zituen ateak eta, bere garairik onenean, Hollywoodeko izar handiak izan ziren handik bisitan. Mikel Ayestaranen bideoa, Kubatik.
AEBk tropa guztiak atera ditu Iraketik
AEBk 2003an inbaditu zuten Irak, Husein boteretik kendu nahi zutelako, eta 2011ra arte iraun zuen inbasioak. Orduan, Barack Obama presidenteak tropak Iraketik ateratzea agindu zuen. Hiru urte geroago, baina, tropa estatubatuarrak Irakera itzuli ziren.
Eiffel dorreko nagusiak dimisioa eman du emakumezko langileak baztertzeagatik sortutako iskanbilaren ondorioz
Patrick Branco Ruivok iragarri du urte amaieran utziko duela kargua, sortutako ika-mikaren ondorioz. Izan ere, emakumezko langileak Eiffel dorretik kanporatu zituzten, talde ultrakontserbadore hindu batek duela egun batzuk egindako bisitan.
SpaceXek lurraren orbitan jarri du lehen aldiz "Starship" ontzia
Hamalaugarren proban "mugarri garrantzitsua" lortu du Elon Musken konpainiak. Hegaldia 12:49an (GMT) atera da Texasen enpresak duen gunetik eta, orbitan hainbat buelta eman ondoren, hiru ordu geroago lurreratu da. Hegaldian zehar, 26 V3 satelite orbita iraunkorrean arrakastaz hedatzea ere lortu dute. Beraz, gailu berri horiek Starlink konstelazioan integratu dira maila operatiboan.
Perez Iglesiasek Elhuyar anaien ondarea goraipatu du Bergarako wolframioaren lehen egunean
243 urte bete dira Elhuyar anaiek wolframioa isolatu zutenetik, eta hura mugarri garrantzitsua izan zen kimika modernoaren garapenerako. Efemeridearekin bat eginez, 2026ko Bergarako Enbaxadore Saria eman diote Jesus Ugalderi, EHUko Kimika Fisikoko katedradunari.
Leon XIV.a abusuen zazpi biktimarekin bildu da, pederastiaren aurrean "zaintzarik handiena" eskatu ostean
Aita Santuarekin egon direnen artean dago 80 urteko Jean-Marie Delbos, 50eko hamarkadan Pirinio Atlantikoetako Betharramgo Notre-Dame ikastetxe katolikoan abusuak jasandako gizona.
Bost atxilotu lehergailuekin lotuta, AEBk erabiltzen duten base britainiar batetik gertu
"Erresuma Batuko atxiloketak oso onak izan dira. Britainia Handiarekin ederki lan egin dugu. Orain ikerketapean ditugu. Gure gotorlekuari kalte handia eragin nahi zioten", adierazi du Trumpek.
Jendetza batu da Parisen, Leon XIV.aren meza dela eta
Aita santuak duela 18 urte bisitatu zuen azkenekoz Frantziako hiriburua, eta gaur 700.000 fededun bildu dira Eliseo zelaietan. Atzo bezala, mukuru bete dira kaleak.
Trumpek ez du onartu Iranek Ormuzeko itsasartea berriro irekitzeko aurkeztutako zazpi eguneko plana
Gerrari amaiera emateko zazpi eguneko plan bat proposatu dio Iranek AEBri
Zazpigarren egunean Ormuzeko itsasartea ireki eta Teherango programa nuklearrari buruzko elkarrizketak hasiko lituzkete.
Ordezkari ugarik NBEren batzarra utzi dute Netanyahuren hitzaldia hastean
Hainbat herrialdetako ordezkariek aretotik alde egin dute Israelgo lehen ministroa hitz egitera zihoanean. Honek "koldartzat" jo ditu. Netanyahuk Gazako genozidioa ukatu du, "Israelek zibilak babesteko neurriak hartu" dituela esanez. Bestetik, Zohram Mamdani New Yorkeko alkateari ohartarazi dio ezingo duela isildu, Netanyahu atxilotzeko saiakeren aurrean.
Trumpek elkarrekin lan egitea eskaini dio Xi Jinpingi, bi herrialdeentzat "etorkizun hobea" lortzeko
Donald Trump AEBko presidenteak elkarrekin lan egitea eskaini dio ostegun honetan Xi Jinping Txinako presidenteari, bi herrialdeentzat "etorkizun hobea" sortzeko, Etxe Zurian harrera egin ondoren. Bere aldetik, buruzagi asiarrak ziurtatu du bi potentziek lehiatzen jarraitu behar dutela, baina "gatazkatik eta konfrontaziotik" urrun.
Kontrola galdu aurretik AA arautzeko beharraz ohartarazi dute gobernuek eta adimen artifizialaren sektoreko buruek
Frantziako Gobernuak deituta (presidentetza hari egokitu zaio eta), bilkura egin zuten atzo, udan gertatutako zenbait zibersegurtasun arazok eragindako alarma dela eta. Bere hitzaldian, OpenAIko zuzendari exekutibo Sam Altmanek nazioarteko lankidetzaren premia azpimarratu zuen Kontseiluko kideen aurrean.
CNN, MSNBC eta Politico hedabideei Etxe Zurira sartzen utz diezaiela agindu dio epaile batek Trumpi
Epaiaren arabera, neurria ez zuten exekutatu "prozesu konstituzionalki egokia" erabilita. Betoa jarri zien Trumpek hedabide horiei, albiste faltsuak argitaratzea eta segurtasun nazionala kaltetzea egotzita.