19 urteko gazte bat atxilotu dute eta 17 urteko adingabe bat ikertzen ari dira Donostian izandako eraso batengatik
35 urteko gizon bat zauritu da hainbat pertsonaren arteko borroka batean. Atxilotuari hilketa saiakera egotzi diote.
35 urteko gizon bat zauritu da hainbat pertsonaren arteko borroka batean. Atxilotuari hilketa saiakera egotzi diote.
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk adierazi duenez, Beauforteko gaztelua okupatzea "mugarri erabakigarria" da, bai eta Israelek Libanon egiten duen "politikaren erabateko aldaketa" da.
Sute, ekintza bandaliko eta Poliziarekin liskar ugari izan dira gauean Frantziako hainbat tokitan, eta gutxienez zazpi agente zauritu dira. Parisen egin dituzte atxiloketa gehienak.
14:15ean jakin du SOS Deiak 112 zerbitzuak emakume bat erori dela Zigoitia udalerriko Murua kontzejuko harrobietara jaisten ari zela. Ezbeharraren ondorioz, ezin zen ibili, orkatila hautsita omen zuelako.
Urteak 12 ilargi bete izaten ditu normalean. Bizpairu urtez behin, baina, 13. ilargi bete bat agertzen da zeruan, ingelesek "Blue Moon" deitzen diotena, eta maiatzaren 31 honetan gertatuko da hori.
Eguraldia aldakor ibiliko da datozen egunetan. Orokorrean, ez du asko bustiko, baina euritarako joera egongo da hainbat egunetan. Eguzkia ere azalduko da tarteka, eta tenperaturak gorabeheratsu ibiliko dira, egunaren arabera.
Harrera ofiziala egin ondoren, besteak beste, txistulariek, tronpetariek eta atabalariek harresiraino lagundu diote segizioari. Maiatzeko azken igandean bildu ohi dira urtero, Lur Jareetako herriren batean. Iaz, Urizaharrean ziren biltzekoak, baina bertan behera utzi zuten ekitaldia, bertako alkatea hil zelako.
Azken hamarkadetan izandako 50 tortura kasu baino gehiago identifikatu dituzte inguru horretan, eta Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor Fundazioak antolatu dute ekitaldia, zigorgabetasuna salatu eta biktimei ordaina emateko bidean aurrera egin ahal izateko.
Espainiako Gobernuak beherapen fiskala ezarri zuen martxoan, Irango gerra dela eta. Astelehen honetan amaituko da argindarraren eta gasaren beherapena, baina erregaien gaineko neurri fiskalak eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergarenak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean.
Guztira 140 euskal arrantzale daude bertan lurperatuta, eta lehen aldiz omendu dituzte. Duela 500 urte baleak arrantzatzera joaten ziren bertara, eta ur horietan hondoratu zen San Juan baleontzia.