Abisu horia ezarriko dute euriteengatik, metro karratuko 60 litro arte pila daitezkeelako 24 orduan
Abisua gaur 21:00etan sartuko da indarrean, eta 24 orduz luzatuko da. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak bigarren abisua ezarriko du gauerako, itsasoa zakar ibiliko delako; izan ere, 3,5 metrorainoko olatuak altxatuko ditu.