Albiste izango dira: Pradales lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin, abisu horia beroagatik eta errugbiko finalak Bilbon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa egin diote Radio Euskadiko Boulevard saioan, eta azpimarratu du ezin dugula "beste aldera begiratu segurtasun juridikorik eza dagoenean". Euskararen biziberritzeari dagokionez, lehendakariak gogorarazi du "fokua ez dagoela euskal administrazio publikoaren euskalduntzean, baizik eta hzkuntzaren erabilera sozialean".
Itxierak hasi dira jada San Mames eta Abandoibarra inguruan, eta igande goizaldera arte iraungo dute. Udalak ibilgailuaren erabilera saihestea eta metroa edo trena erabiltzea gomendatu du.
Imanol Pradales lehendakariak babesa eta elkartasuna adierazi dio Athletici, UPNk klubari elastikoetatik Euskal Herriko mapa kentzeko eskatu ostean. Kamiseta berria "oso polita" iruditzen zaiola esan du, eta gogorarazi du Nafarroako Gobernua bera ere ez dela auzian sartuko. Polemika artifiziala bilatzea egotzi dio lehendakariak UPNri, eta ohartarazi du oso arriskutsua dela sinboloekin eta identitateekin liskarra eta zatiketa bultzatzea.
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du egoeraren "azterketa lasaia" egin behar dela, sektore askori eragiten dielako. "FIFAk datorren urteko urtarrilean hartuko du erabakia, denbora dago", azpimarratu du.
Imanol Pradales lehendakaria kezkatuta agertu da Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Zapatero auziaren ondorioengatik.
Imanol Pradales lehendakariak uste du Monica Garcia Osasun ministroa "arazo bat" dela, "bi hilabete baino gehiago daramatzalako ezer jakin nahi izan gabe" Estatutu Markoaren harira medikuek egindako grebari buruz. Hori dela eta, "gaian esku hartzeko" deia egin dio, eta, "arazoa konpontzeko gai ez bada edo ez badu nahi", Euskadiri eskumenak eskualdatzeko eskatu dio, "irtenbide bat bilatzeko". Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean deitoratu duenez, Osakidetzaren batez besteko itxarote-zerrenden hobekuntzan "asko" aurreratu bada ere, Estatutu Markoaren aldeko medikuen grebak, "Osasun Ministerioaren erabaki batetik eratorritakoak", "iskanbila" eragin du. Nabarmendu du "Euskaditik eta eskumenen esparruaren barruan" aurrera egiten saiatzen ari direla.
Larunbatean, ipar partean, beroa apur apur bat apaldu egingo da ipar-ekialdeko haizearen eraginez, barnealdean, berriz, bero egiten jarraituko du. Igandean atzera bero egingo du eta beroenk 30-35 graduren bueltan geldituko dira.
Ontzietan bidaitu duten sei euskal herritarrak gaur ziren Euskal Herrira iristekoak. Horietako bi, ordea, Turkian daude ospitaleratuta, atxiloaldian jasandako indarkeriak eragindako lesioengatik, eta ez dute bidaiatuko.
Herriko jaietan festarik ez da erraldoiak kalean ez badira. Batzuek pertsonaia historikoak irudikatzen dituzte. Beste batzuk euskal mitologiatik datoz. Herri bakoitzak bereak ditu, bere historia eta nortasunarekin; gaur, ezagunenen eta kuttunenen errepasoa egingo dugu.