Albiste izango dira: M8aren aurrekoa, BIEMHren balantzea eta tentsioa areagotzen Libanon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Nerea Melgosa sailburuak Sanchezen Gobernua kritikatu du, ez dituelako aintzat hartu Eusko Jaurlaritzak erregularizazio-prozesuari egindako alegazioak; besteak beste, euskara ikasten duten migratzaileen ahalegina aitortzea.
Autopsiaren arabera, pasa den igandean Itzurun hondartzan agertutako gorpuak ez zuen kriminalitate zantzurik. Apirilaren 13an, emakumearen senide batek haren desagerpena salatu zuen Eibarko ertzain-etxean, hilaren 11tik haren berririk ez zuelako.
Fantasiazko Zinemaren Bilboko Jaialdiak madrildar zuzendari, gidoilari eta aktoreari emango dio Fantrobia, zinemako eragile berrien saria, eta Planoz Kanpo saila estreinatuko du, zinema industriaren inguruko jarduerei eskainitakoa.
Lehen Asanblea Nazionalak egin bezala, orain Senatuak ere bidea itxi dio Lapurdiko kostaldean isuri gutxiko eremua sortzeko neurriari. Frantziako Gobernuak proposatutako neurriari ultraeskuinak jarritako ebazpena aintzat hartu du Senatuak.
Neurria 2025eko azarotik egon da indarrean, eta bertan behera geratu da basa-hegaztien kasurik ez dagoela egiaztatu ondoren eta tenperaturak gora egin duela ikusita.
Auzitegi Nazionalak Jose Antoni Jainaga eta Sidenorren zuzendaritzako beste bi kide genozidiogatik ez ikertzeko hartutako erabakiak ez du Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusia harritu. Dena den, haren ustez, fokua Ameriketako Estatu Batuekiko eta Israelekiko harremanetan jarri behar da.
Hainbat lekukok ikusi dute bart atxilotuak nola bota duen zerbait Atxuri auzoko lonja bateko atetik barrua eta sua piztu den gero. Emakumearen bikotekidea barruan zegoen eta Basurtuko ospitalera eraman dute.
Eskabidea telematikoki egin ahal izateko, beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoa izatea edo gaitutako profesionalen zein Atzerritarren Laguntzaileen Erregistroan inskribatutako erakundeen bitartez egitea. Eskabidea aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke dagoeneko, baina datorren astelehenean, apirilaren 20an, hasiko da prozesua, tramiterako gaitutako puntuetan.
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.