Arabako Batzar Nagusiek Lur Jareetako ohiko osoko bilkura egin dute Urizaharrean
Harrera ofiziala egin ondoren, besteak beste, txistulariek, tronpetariek eta atabalariek harresiraino lagundu diote segizioari. Maiatzeko azken igandean bildu ohi dira urtero, Lur Jareetako herriren batean. Iaz, Urizaharrean ziren biltzekoak, baina bertan behera utzi zuten ekitaldia, bertako alkatea hil zelako.