Arrantzaleen kofradiek jarduna eten dute, EBren araudi berriaren aurka protestan
Kofradiek ez dituzte kontrol neurri berriak begi onez ikusi, besteak beste, betebehar polemikoak inposatzen dizkietelako, hala nola porturatzeko abisua lau ordu lehenago eman behar izatea eta harrapaketen erregistroa "zero kilotik" egin behar izatea. Eskakizun horiek, sektorearen ustez, ez datoz bat baxurako arrantzaren eguneroko errealitatearekin.