Astelehenean herrian eraso homofobo "bortitz" bat gertatu zela salatu du Tolosako Udalak
Udalak bere elkartasun eta babes osoa helarazi dizkio erasoa jasan duen pertsonari eta haren ingurukoei, eta "gorroto, diskriminazio edo indarkeria adierazpen oro —sexu-orientazioagatik zein genero-identitate edo adierazpenagatik— errotik gaitzesten" duela berretsi du.