BBK Artearen Ibilbideak animaliak ditu protagonista aurten, eta Bizkaiko 30 udalerritara iritsiko da
Arte Ederren Bilboko Museoaren bildumako 38 artelanen erreprodukzioak bildu dira, hainbat paneletan. Erakusketan, artista, garai eta teknika desberdinetako aleak daude: margolanak, grabatuak, kartelak, arte aplikatuak... Maiatzaren 11n (Bilbo) hasi, eta abenduaren 9an (Durango) amaituko da, Bizkaiko 30 herritatik igaro ondoren.