Albiste izango dira: lehendakariaren bilera-sorta hasiko da, PISA txostenaren argitalpena eta Hondarribiko Alardea
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
43 urteko gizona fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdian dago, epailearen aginduz. Ikerketaren arabera, hasieran ibilgailu batean ihes egin ondoren, oinez eta mendian zehar ibili zen Azpeitia eta Ondarroa arteko ibilbidearen zati batean, haren bila ibili ziren 48 orduetan.
Bilera horien helburua Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera politikoa eta sozio-ekonomikoa aztertzea, Eusko Jaurlaritzaren datorren urterako aurrekontu proposamena eztabaidatzea eta autogobernuan sakontzeko bidea bilatzea izango da. Gaur, Jon Hernandez Legebiltzarreko Sumarreko bozeramailea eta Javier de Andres Euskadiko PPko presidentea eseriko dira Imanol Pradales lehendakariarekin.
Gasteizko Udaleko hiru suhiltzaile-talde lanean ari dira astelehen honetako 18:00etatik aurrera Gardelegiko zabortegiaren inguruan hautemandako sute bat itzaltzeko. Sua materia organikoaren metaketa duen zabortegiaren eremu batean gertatu da.
Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.
Hauteskundeek markatutako kurtso politikoa abian da, eta hori hurrengo hilabeteetan mahai gainean jarriko diren gaietan nabarituko da. Analisten arabera, etxebizitzak, segurtasunak eta immigrazioak markatuko dute urte honetako agenda, baina hurbileko gaiek pisua hartuko dute.
Hilketa delitua egotzita bidali du Azpeitiko epaileak kartzelara akusatua. 43 urteko gizonak bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta poliziaren esku egon da ordutik. Atxilotu zutenean arma bat zeukan gizonezkoak, baina oraindik ez dakite hilketan erabili zuena ote den.
AfDk Alemaniako eskualde batean bakarrik gobernatzeko gehiengo absolutua lortu ez bazuen ere, emaitza errekorra lortu zuen igande honetan, botoen % 43,8 eskuratuta, Friedrich Merz kantzilerraren alderdiaren aurretik ( % 17,2).
Astelehen honetan hasi den epaiketan, akusazioak "premeditazioa" frogatu nahi du, ez zela homizidioa izan, erailketa baizik.
Koalizio subiranistaren zuzendaritzak bilera egin du arratsaldean, eta hiru foru gobernuek adostutako esparru komuna izan du hizpide. EH Bilduko iturriek akordioa kritikatu dute eta zerga alorrean euren proposamenak egiten jarraituko duela iragarri dute, batez ere etxebizitzaren sarbidea bermatzeko.