Chivitek, Esparzari: "Gauza bat da arazoak egotea, eta bestea, osasun sistemaren egoera larria izatea"
UPNk eskatuta, Nafarroako Parlamentuko Foru Araubidearen Batzordean osasun sistemari buruzko azalpenak eman ditu Maria Chivite Foru Erkidegoko presidenteak. Osasunbidean "hobetzeko gauzak" badirela aitortu arren, egoera ez dela larria ziurtatu du. Javier Esparza UPNko parlamentariak, aldiz, behin eta berriz esan du egoera "oso larrian" dagoela osasungintza publikoa.