Gizon bat atxilotu dute Arrasateko ikasle-egoitza batean emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Ustezko bortxaketa joan den otsailean gertatu zen Arrasateko ikasle-egoitza batean, eta 22 urteko emakumeak ostiralean jarri zuen salaketa. Mondragon Unibertsitateak oharra zabaldu du gaur goizean, ikasle eta langileen artean bortxaketaren berri emateko, eta elkarretaratzeak deitu ditu eguerdiko 12:00etarako, unibertsitateko campus guztietan.