Ekaitz fronte batek mendebaldetik ekialdera zeharkatu du Euskal Herria indar handiz
Ekaitz fronte batek zeharkatu du Euskal Herria arratsaldean, eta euri zaparradak bota ditu. Euskalmeten erregistroen arabera, metro koadroko 23,8 litro egin ditu 10 minutuan tokiren batean. Mendebaldean sortu da, eta, ondoren, lurralde osoa zeharkatu du, oso indartsu.