Ministerioak eta medikuek ez dituzte jarrerak hurbildu, eta mobilizatzen jarraituko dute
Bigarren egunez jarraian, Osakidetzako medikuek greba egin dute estatutu propio baten alde. Mobilizazio ugari egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, arratsaldeko txandaren jarraipena % 8,2koa izan da, behin behineko datuen arabera; goizekoan, aldiz, % 20,67koa. Medikuek protestekin jarraitzeko asmoa agertu dute, Osasun Ministerioak medikuentzat propio sortutako estatutu markoa onartu arte; ez dute baztertzen greba mugagabea egiteko aukera.