Lukas Agirre hiltzeaz akusatutakoen "errugabetasun presuntzioa suntsitzeko zantzu nahikoak" ikusten ditu fiskalak
2022ko Gabonetan gertatu zen krimenaz akusatuta, hiru pertsona eseriko dira aulkian: hilketaren ustezko egilea, beharrezko laguntzailea (hiltzaileari labana eman ziona) eta krimena estali zuen neska bat. Gaur osatuta geratuko da herri epaimahaia, eta astelehenean hasiko da epaiketa bera, aurretiazko gaiak aztertuta. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 22 eta 25 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute.