"Hiztegi bat", Gorka Urbizuren letrekin euskaraz trebatzeko modu berria
Euskara ikasten ari direnentzat zein Berri Txarrak eta Urbizuren jarraitzaileentzat oso baliagarria izan daitekeen Hiztegi bat webgunea sortu du Beñat Erazuma Urbizuren zaleak. Hiru atal ditu webguneak: Alfabetoa, Hutsunea bete jokoa eta abestien atala.