Ipar Euskal Herriko laborariek A64a blokeatu dute dermatosi nodularraren aurkako neurriak salatzeko
Mobilizazioak bart abiatu dituzte, errepidean traktoreak eta lasto fardoak jarrita. Gaixotasuna kontrolatzeko, neurri zorrotzak hartu ditu Frantziako Gobernuak, eta kasuren bat agertuz gero, etxaldeko behi guztiak hiltzeko agindua eman du. Abeltzainek astelehenera arte jarraituko dute protestan, Macronen gobernuari euren “haserrea” helarazteko.