Lozoyuelako (Madril) sutea kontrolatu gabe dago oraindik eta 700 hektarea baino gehiago kiskali dira
Ostegun arratsaldean Lozoyuelan (Madril) piztutako suteak 700 hektarea baino gehiago kiskali ditu dagoeneko. Suteak, gainera, 100 pertsona baino gehiago ebakuatzera eta 2.000 inguru etxean konfinatzera behartu ditu. 52 urteko gizon bat atxilotu dute ustez sutea nahita piztea egotzita; antzeko gertakariengatik aurrekariak ditu. Larrialdi-zerbitzuek lanean jarraitzen dute sua kontrolpean hartu eta haren perimetroa mugatzeko