Miura zezenek ez dute huts egin, eta azken-aurreko entzierroa bizia izan da
Abiadura handian egin dute ibilbidea, baina azken unean ez dira zuzenean plaza barruko atera joan, eta horrek entzierroa luzatu du. Zortzi pertsona zauritu dira, baina ez da adarkadarik izan.