Perez Iglesias, IBMren ordenagailu kuantikoaz: "Zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakarriko ditu"
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, IBMk aurten Donostian instalatuko duen superordenagailu kuantikoaren piezak dagoeneko Ibaetan dira. Sailburuaren ustez, "zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakartzeko gunea izango da".