Santurtziko udaltzaingoek "zorroztasun greba" egingo dute lan-baldintzak hobetzea eskatzeko
Langileek "antolakuntzako ez-betetzeak" salatu dituzte, baita gainerako udal langileekin alderatuta gutxiago irabazten dutela, eta ekitaldi jendetsuetan langile falta. ErNEren arabera, agenteak araudi guztia zorrotz aplikatzen hasi dira, eta errefortzuak eta aparteko orduak egiteari utzi diote.