Zabalik dago Euskal Museoa
Bilboko museo zaharberrituaren ateak gaur goizean ireki dituzte, hainbat urteko lanen eta 20.397.401,53 euroko inbertsioaren ostean. Hamar egunez, sarrera doakoa izango dute herritarrek.
Bilboko museo zaharberrituaren ateak gaur goizean ireki dituzte, hainbat urteko lanen eta 20.397.401,53 euroko inbertsioaren ostean. Hamar egunez, sarrera doakoa izango dute herritarrek.
Naomi Long Ipar Irlandako Justizia ministroak indarkeria giroa hauspotzea leporatu dio eskuin muturrari. Pasa den astelehenean Sudango 30 urteko migratzaile batek gizon bat labanaz larri zauritu ondoren istiluak lehertu dira Belfasten. Ipar Irlandako alderdi nagusietako agintariek lasaitasunerako deia egin dute.
Graduazio bateratua egingo du EHUk, estreinakoz, ostiral honetan, San Mamesen. Nøgen eta Janus Lester musika-taldeek eta Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek girotuko dute ekitalditzarra.
Hamasei autonomia erkidegok, horien artean Euskadik eta Nafarroak, agiri bateratu bat sinatu dute, Osasun Ministerioari eskatzeko medikuekin berriro hitz egin dezala eta bere gain har dezala Estatutu Marko berriaren inguruan sortutako gatazka konpontzeko erantzukizuna.
Epaimahaiak atzera bota du irakasleak Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako errekurtsoa, eta 4 urte eta erdiko kartzela-zigorra bete beharko du, eta, behin irtenda, beste lau urtez egongo da zaintzapean aske. Ebazpena ez da irmoa, eta errekurritu egin daiteke, Auzitegi Nagusian bertan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu duenez, 16 autonomia erkidegok dokumentu komun bat sinatu dute, eta Lurraldearteko Osasun Bileran lehen puntu gisa jorratuko da. Osasun Ministerioari egindako kritikak azpimarratu ditu, profesionalekin eta autonomia erkidegoekin akordiorik lortu ez izana egotzita, eta azpimarratu du ministroa "inor barik" geratu dela gatazkaren kudeaketan.
EAEko administrazio orokorreko plantilla gaztetzeko eta berritzeko planaren arabera, 63 urtetik gorako 700 funtzionariok baino gehiagok erretiro aurreratua hartu ahal izango dute. Trukean, lanaldi murrizketak, egun libreak eta antzinatasunagatiko opor gehigarriak izango dituzte. CCOOk eta UGTk babesa helarazi diote, baina oraingoz ez dute akordiorik sinatu.
Nahi den karreran sartzeko gutxieneko nota ez lortzeak ez ditu ate guztiak ixten, eta itxarote-zerrendak, antzeko graduak eta Lanbide Heziketa aukera baliagarriak izan daitezke. EHUko eta Batxilergoko orientatzaileek eta Lanbide Heziketako adituek adierazi dutenez, ikasleek bide alternatiboak dituzte nahi duten karrera horretan sartzeko.
Monica Garcia Osasun ministroak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak bete egin du jada estatutu markoaren erreforman zuen egiteko zatia, eta ziurtatu du orain autonomia erkidegoei dagokiela medikuen lan-baldintzak hobetzeko erantzukizuna beren gain hartzea. Garciak azpimarratu du autonomiek dutela "gatazkaren giltza", eskumena baitute guardien ordainsariak eta lanaldiak arautzeko eta profesionalekin elkarrizketa mahaiak antolatzeko.
Euskadiko Alderdi Popularraren buruak azaldu duenez, Ministerioak ez du egin beharrekoa egin, baina Jaurlaritzak badu nahikoa eskumen arazoari aurre egiteko. Horrez gain, argitu duenez, itunpeko osasun-zerbitzuetara jotzea ez da neurri berri bat, 2009tik dekretu batean jasotako eskubidea baizik. Ziurtatu duenez, Osakidetzan arazo estrukturalak daude, besteak beste, mediku eskasiari aurrez heldu ez zaiolako.