Albiste izango dira: Lurraldearteko Osasun bilera, Araba eta Gipuzkoako zerga turistikoa eta Euskal Museoaren irekiera
Medikuen mobilizazioak, Gurutzetako Ospitalean. EFEren artxiboko argazkia.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Lurraldearteko Osasun bilera: Estatuko autonomia erkidegoetako Osasun arduradunak Monica Garcia ministroarekin bilduko dira gaur Lurraldeareko Osasun Kontseiluan, Estatutu Markoaren erreformaz eta medikuen grebaz hitz egiteko. Horren atariko, astearte arratsaldean bilera egin zuten Osasun arduradunek, gaurko bilerara adostutako dokumentu batekin joateko, baina, ez dute momentuz jakinarazi halakorik adostu dutenentz. Alberto Martinez sailburuak eta Fernando Domingez kontseilariak baieztatu dute bileran izango direla.
- Tasa turistikoa onartuko dute Araban eta Gipuzkoan: Bizkaiko Batzar Nagusiek astelehenean egin bezala, gaur, okerrik ezean, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek egonaldi turistikoen gaineko zerga onartuko dute. Hala, hiru lurraldeek adostuta, 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera Euskal Autonomia Erkidego osoan hasiko dira aplikatzen zerga turistikoa.
- Euskal Museoa zabalduko da: Zaharberritze arkitektoniko eta museografiko sakona burututa, gaur zabalduko ditu ateak Bilboko Euskal Museoak. 20 milioi euroko inbertsioa egin dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak eta 5.000 metro koadro irabazi ditu erkaustokiak. 50.000 piezako bilduma doan ikusi ahal izango da ekainaren 21a bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko arrantzaleek antxoa-kuota ia osoa agortu dute eta hegaluzearen kosteraren buru dira
Esleitutako antxoa-kuotaren %98,4 harrapatu du dagoeneko, eta Estatuan arrantzatutako hegaluzearen hamar kilotik sei euskal ontziek lehorreratu dituzte.
Azkoyen enpresa erosteko 244,5 milioi euroko eskaintza egin du Ohmnia taldeak
Eskaintzaren sustatzaileen ustez, operazioa ezagutza partekatzeko eta industria-irtenbide aurreratuagoak eta balio erantsi handiagokoak garatzen laguntzeko aukera bat da.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako, Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak negoziatzeko
Sindikatuak 17 urte baino gehiago dituen Lan Baldintzak Arautzeko Akordio zaharkitua berritzeko exijitu du, eta diskriminaziorik gabe negoziazioak hasteko deia egin du.
Guardiak turismo tasari buruzko lehen ordenantza onartu du Euskadin
Arabako udalerriak foru arauak aurreikusitako tarteen erdi-goiko mailan kokatutako zenbatekoa aplikatuko du.
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino
Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira.
Europako Banku Zentralak euro-billete berrietarako aurrez hautatutako diseinuak aurkeztu ditu
Diseinu berriari buruzko behin betiko erabakia urte amaieran hartzea aurreikusten du Gobernu Kontseiluak. Orduan hasiko dira billeteen garapena eta ekoizpena, baina urte batzuk igaro beharko dira herritarren artean zabaldu arte.
Repsolek 2.201 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen seihilekoan
Energia-konpainiak irabazi gehiago izan ditu, neurri batean, bere biltegietan zituen petrolio eta produktu finduen balioa handitu delako. Petrolioaren prezioa igo denez, konpainiak aurretik erositako edo gordetako produktu horiek gehiago balio dute orain. Horrek 823 milioi euroko eragin positiboa izan du emaitzetan.
Mercedes-Benzek tenperatura altuekiko duen jarrerak langileen osasuna arriskuan jartzen duela salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek
Sindikatuek tenperatura altuetarako protokolo bat eskatu dute. Kritikatu dutenez, enpresak "ez du nahikoa neurri hartzen" beroagatiko alerta-egunetan "pertsonentzako ingurumen-baldintza egokiak ziurtatzeko".
EBZk interes-tasak % 2,25ean mantenduko ditu, inflazioak ekainean behera egin ostean
Finantzaketa-eragiketa nagusien tasak (% 2,4) eta kreditu-erraztasun marjinala (% 2,65) ere aldatu gabe utzi ditu.