EH Bilduk ere babestuko du Gipuzkoan zerga turistikoa ezartzea
EAJk eta PSEk EAEko hiru lurraldeetarako Elkarrekin Podemosekin lortutako akordioarekin haren onarpena bermatuta zegoen.
EAJk eta PSEk EAEko hiru lurraldeetarako Elkarrekin Podemosekin lortutako akordioarekin haren onarpena bermatuta zegoen.
Itamar Ben Gvir Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministro ultraeskuindarrak argitaratutako bideo batek protesten erauntsia eragin du, ministroak atxilotuei emandako tratua dela eta.
Neguko eta udako baratze arteko zubia izaten da maiatza; azken ilarrak, azak eta babak jaso ondoren, udako barazkiak landatzeko hilabetea izaten da. Ohi baino beranduago, baina eguzkia atera orduko, jendetza inguratu da azoka eta landare hazitegietara, baratzerako hazi bila.
Laugarren greba astean sartuta daude medikuak. Lan-baldintza hobeak eskatzen dituzte eta protestan jarraitzeko asmoa dute egoera konponbidean sartu arte. Ez dute greba mugagabea egitea baztertzen.
Duela berrogei urte, Kubako ehiza-hegazkinek Floridako itsasartean Anai erbesteratuen Erreskaterako erakundeko bi hegazkin txiki eraitsi zituzten, eta lau pilotu hil ziren.
UPNk eskatuta, Nafarroako Parlamentuko Foru Araubidearen Batzordean osasun sistemari buruzko azalpenak eman ditu Maria Chivite Foru Erkidegoko presidenteak. Osasunbidean "hobetzeko gauzak" badirela aitortu arren, egoera ez dela larria ziurtatu du. Javier Esparza UPNko parlamentariak, aldiz, behin eta berriz esan du egoera "oso larrian" dagoela osasungintza publikoa.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak organo judizialen "aparteko lan-karga" onartu du, eta kexa Eusko Jaurlaritzako Justiziari helarazi dio.
Dozenaka kurtur sortzaile batu dira ekimenera. "Nork bere izaera eta aldarriekin, jaiak gozatzeko eta ospatzeko lekua izan behar luke, berdintasunean eta diskriminaziorik gabe", esan dute.
Alderdi Popularreko presidentearen iritziz, "orain arte ikusi gabekoa da" Espainiako une honetako egoera politikoa. Bere ustez, 2018an PP Gobernutik bota zuten alderdiek "arrazoi gehiago dute orain" zentsura-mozioa babesteko.
Kongresuan, eta Alberto Nuñez Feijoo oposizioaren buruarekin izandako aurrez aurrekoan, Sanchez estreinakoz mintzatu da jendaurrean Zapateroren inputazioaren inguruan. Feijook azalpenak eskatu dizkio eta karguan jarraitzeak presidentzia "zikindu" egiten duela esan dio.