Eguraldia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hotzak hartuko du Gabon gaua, Eguberri izoztu baten atarian

Euria eta tenperaturen beherakada izango dira protagonista Euskal Herriko Gabon gauean. Bide berean izango dugu Eguberria: hotza, izotzaldia eta elurra kota baxuetan.

HOTZA FRIO PAMPLONA EFE
Negua itzuli da Gabonetan. Argazkia: EFE.

Euskal Herriak negu garaiko Gabon gaua biziko du: giro hotza, zeru estaliak eta euria protagonista; batez ere, arratsaldetik aurrera.

Goizean zehar euri meheak izango ditugun arren, egunak aurrera egin ahala prezipitazioak orokortu egingo dira, eta Bizkaira eta Gipuzkoara ez ezik, Arabara, Nafarroako erdialdera eta Ipar Euskal Herrira ere iritsiko dira.

Tenperaturari dagokionez, arratsaldean eta gauen nabarituko da gehienbat tenperatura beherakada. Haizeak aire-masa hotza ekarriko du. Horrek tenperaturak pixkanaka jaistea eragingo du, eta elur-kota 1 000 metrotik beherakoa izango da.

Eguberriak ere , abenduaren 25ak, hotza izango du protagonista. Tenperatura maximoak neguko balio baxuetan mugituko dira eta izotzaldia izango dugu barnealdeko eremu zabaletan.

Goizean prezipitazio txikia ekarriko du egunak. Beraz, 500-600 metrotik gora elurra ere egin dezake, baina malutaren bat kota baxuagoetan ere bota dezake. Hala ere, prezipitazio eskasak zaildu egingo du elurra egonkortzea.

Ostiralean, abenduak 26, ordea, eguraldiak egonkortzeko joera hartuko du. Ebroko haranak eta Nafarroako ekialdeak zeru oso hodeitsuekin eta prezipitazio txiki batzuekin jarraituko dute; Kantauri isurialdean, berriz, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta zerua irekiagoa izango da kostaldean eta mendebaldean.

Tenperatura maximoak apur bat igoko dira, naiz eta minimoek baxuak izaten jarraituko dute. Gainera, barnealdean izotza izango dugu. Elur-kota 1.000 metrotik gorakoa izango da, eta ekialdeko haizeak ahul joko du.

Horrenbestez, Eguberri hasiera hotza eta neguko giroa izango dugu Euskal Herri osoan. Gabon gaua euritsua eta Eguberrian, batez ere barnealdean, neguak jada lekukoa hartu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X