Albiste da
ZETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pello Reparaz: “2084an kokatuko da ‘Mitoaroa III’ ikuskizuna”

Pello Reparaz: “2084an kokatuko da ‘Mitoaroa III’ ikuskizuna”
18:00 - 20:00

Zetak taldeak 2026ko ekainaren 20an eskainiko du San Mames futbol zelaian George Orwellen 1984 obran oinarritutako Mitoaroa III ikuskizuna, 2084an kokatuko den etorkizun distopikoa. “Apustuak, arriskua eta gauza ezberdinak bizitzeko aukera bat da Zetak”, nabarmendu du Reparazek, eta historia egiteko gogoz agertu da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruper Ordorika: “Kantuen bitartez antolatzen dut neure anabasa”

Oñatiar musikari erraldoiak, herri honen bizitza emozionalaren kronikari nekaezinak, Lurra ikutu barik diskoa (Elkar, 2025) argitaratu du, sasoi zail batean “hautatu gabe, gainetik, etorri zaizkidan gai batzuk” musikatzeko ariketa zirraragarria. Lan hori ontzeko ahaleginaz, sortzeaz, musikariekiko harremanaz, ikaran ari den mundu batean kokatzeko moduaz eta musikaren industriaz hitz egin dugu Ordorikarekin, Durangoko Azokaren atarian. 

Gehiago ikusi