'Herri mailako erantzun bateratua' eskatu dio EH Bilduk EAJri
"Herri mailako erantzun bateratua" emateko elkarlanerako deia egin dio EH Bilduk EAJri. Kataluniako eta Euskal Herriko prozesuekiko Estatua erakusten ari den "ezetzaren jarrerari" aurre egin behar zaiola iritzi dio ezker abertzaleak.
Eskoziako erreferendumera eta Kataluniako Diadara bidaliko duen ordezkaritzaren berri emateko, gaur goizean, Bilbon eman duen prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok EH Bilduk. Maribi Ugarteburu, Pello Urizar, Oscar Matute eta Rebeka Ubera agertu dira hedabideen aurrean. Datozen egunotan gainerako alderdietako eragile politikoekin harremanetan jartzeko asmoa iragarri dute, Espainiako Estatuaren "jarrera itxiaren aurrean" erantzun bateratu bat adosteko.
Euskal gizarteak Euskal Herriko bi indar politiko nagusiei "erantzun" bat eskatzen diela eta erantzun bateratu bat ematea EAJren eta EH Bilduren "ardura politikoa" dela esan dute ezker abertzaleko kideek. Horregatik, "elkarlanerako deia" egin dio EH Bilduk EAJri, Estatu Espainiarraren "ukazioaren" aurrean neurriak hartzea premiazkoa delako. "Oinarrizko eskubide bat dago jokoan, erabakitzeko eskubidea. Ardura politikoz lan egiteko ordua da", esan dute.
Herriaren borondatea ukatzen duen aginpiderik ez dutela onartuko eta Estatuak "irmoki itxita" izan nahi duen subiranotasunaren bidea irekiko dutela gaineratu dute EH Bilduko ordezkariek. "Gure politikak guk erabakitzean dago etorkizuna. Menpekotasunak hondamendira garamatza", nabarmendu dute.
Datorren ostegunean Kataluniako Diadara eta hilaren 18an Eskoziako erreferendumera koalizioko dozena bat arduradun joango direla jakinarazi dute; tartean, Pernando Barrena Sortuko bozeramailea eta Pello Urizar EAko idazkari nagusia izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan
Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.
Lekunberrin, Irurtzunen eta Leitzan "izaera faxistako pintadak eta mehatxuak" agertu direla salatu dute EH Bilduk eta Geroa Baik
EH Bilduren arabera, pintadak "ia berdinak dira, ikur eta mehatxu nazi berberak dituzte". Geroa Baik, gorrotoaren aurrean, "bizikidetza, errespetu eta demokrazia gehiago" eskatu du.
Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia.
Melgosak ez du baztertzen Ceutatik adingabe migratzaileak Euskadira ekartzea, baina ohartarazi du "dagokiguna baino gehiago" hartzen ari garela
Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du adingabeen harrera-sarea "tentsiopean" dagoela, eta lehentasuna orain Euskadin daudenak artatzea dela, "etorriko direnak" baino lehen.
Hezkuntza Sailak irakurmena indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.
EH Bilduk Nerea Kortajarena aukeratu du Donostiako alkategai
Kortajarena EH Bilduren Programa idazkaria da gaur egun, eta legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean 2016tik. Azken hauteskunde autonomikoetan EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua izan zen, eta "emaitza historikoa" lortu zuen, botoen % 40 gainditzea ahalbidetuz.