PP-k alderditik bota du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldecoa, 'gizona bere bakardadean'

Urte luzez PPren Bizkaiko batzarkide izandakoa talde mistora pasatu da, Talde Popularretik kaleratu ostean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
'Irla batean abandonatuta' sentitzen du bere burua Aldecoak

Bakarrik, goiztiar eta Bizkaiko Batzar Nagusietako talde mistoaren eserlekuetan. Alderditik eta PPk foru ganberan duen taldetik kanporatua izaki, Arturo Aldecoa modu horretara agertu da asteazken honetan Gernikako juntetxean.

Bakardade horren isla da, hain justu, Radio Euskadiko lankideek goizean atera duten argazkia (lerro hauekin batera doana). Bernardo Atxagaren "Gizona bere bakardadea" eleberriko izenburuan bezala, halaxe agertu da Aldecoa.

Lehena heldu da osoko bilkurara, eta 17 urtez aurreneko aldiz, PPren batzarkideengandik urrun jesarri da.

Kazetariei egindako adierazpenak ere bakardadearen lekuko izan dira: "Isla bakarti batean abandonaturik sentitzen naiz". Argitu duenez, PPko militante izaten jarraituko du, eta alderdikide ohiek bozkatzen dutena bozkatuko du berak ere. "Arraro sentitzen naiz, ia 17 urtez izan naiz PPko batzarkidea, atzora arte, atzoko 12:00ak arte", erantsi du.

Bizkaiko kontuetan "justifikatu gabeko gastuak" atzeman zituen PPk, eta barne ikerketak auzia argitu bitartean, Aldecoa 30 urtez alderdiko lurralde kudeatzailea izandako eta Gonzalo Pontes kontularia alderditik bota zituen. Batzar Nagusietan Aldecoak zuen akta entregatzeko eskatu zioten gerora Euskadiko PPko buruzagiek; kudeatzaile ohiak, ezetz.

Izan ere, alderdi barruko "ehiza politiko baten biktima" dela esan du hasieratik Aldecoak. Akta bere borondatez utziko ez zuela ikusita, alderdiak taldetik ateratzeko eskatu zion atzo foru ganberari. Horixe ebatzi du goizean Bizkaiko bozeramaileen batzordeak, eta talde mistoaren baitan sartu du.

Batzar Nagusietako goiko eserlekuetan bakarrik dago Aldecoa. Behin-behineko jarlekua da, bozkatzeko eta osoko bilkuretan hitza hartzeko behar dituen baliabide elektronikoak dituen beste bat topatzen dioten arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X