Hauteskunde orokorrak Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk eta Podemosek lehia estua izango lukete hauteskunde orokorretan

EiTB Focus inkestaren bigarren alea Espainiako hauteskundeei buruzkoa da. Horren arabera, EAJk eta Podemosek 6na diputatu lortuko lituzkete Euskadin.
18:00 - 20:00
Gauzak lehengoan, Espainiako hauteskundeei begira

Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) eta Podemosek lehia estua izango lukete EAEn Espainiako hauteskunde orokorrak errepikatuko balira, 'EiTB Focus' makroinkestaren arabera.

Hain zuzen ere, alderdi jeltzaleak 6 eserleku lortuko lituzke Euskadin, eta ezkertiarrak, aldiz, 5-6.

EAJk Bizkaian lortuko luke garaipena, eta, Podemosek, Gipuzkoan eta Araban. Azken lurralde horretan alde handiaz, gainera. Hor lortuko luke seigarren eserlekua.

Atzo, EiTBk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko inkesta publikatu zuen. Horren arabera, EAJk 27 legebiltzarkide izango lituzke, eta Podemosek eta EH Bilduk bigarren lekuan berdinduko lukete, 15na eserlekurekin. Inkestatuei Espainiako hauteskundeei buruz ere galdetu zitzaien, eta emaitza horiek gaur publikatu dituzte Euskal Irrati Telebistako hedabideek.

Hauteskunde orokorrak 2016, Euskadin

EiTB Focus inkestaren arabera, EAJk botoen % 26,9 jasoko lituzke EAEn, hauteskundeak berriz eginez gero. Horrenbestez, alderdi jeltzalea bi puntu haziko litzateke, abenduko emaitzekin alderatuta.

Podemosek, ordea, botoen % 25,3 bereganatuko lituzke, duela lau hilabete baino 0,9 puntu gutxiago.

EH Bildu hirugarren izango da, boto-emaileen % 15ek (+ % 0,6) egingo baitukete koalizio abertzalearen alde. Ondoren PSE-EE (% 12), PP (% 10) eta Ciudadanos (% 3,7) egongo lirateke–hirurek behera egingo lukete-.

Eserlekuak kontuan hartuta, EAJk 6 diputatu izango lituzke; Podemosek, 5-6; PSE-EEk, 2-3; eta EH Bilduk eta PPk, 2na.

Lurraldeka, Araban oso argia izango litzateke Podemosen garaipena, eta inkestaren arabera, PSE-EEri kenduko lioke abenduan bertan lortu zuen diputatu bakarra. EAJk eta PPk eserleku bana jasoko lukete, duela lau hilabete bezala, eta EH Bildu esku hutsik geratuko litzateke berriz.

EiTB Focus hauteskunde orokorrak Araba euskaraz

Bizkaian ere EAJk argi irabaziko luke, eta 3 diputatu bereganatuko lituzke. Podemosek 2 izango lituzke, eta PSE-EEk, EH Bilduk eta PP, bana.

Gipuzkoan, berriz ere irabaziko luke Podemosek, baina eserlekutan berdindu egingo luke EAJrekin. Bina diputatu jasoko lukete. EH Bilduk eta PSE-EEk bana izango lukete.

EiTB Focus hauteskunde orokorrak Gipuzkoa

Abenduko alderdi berberaren alde bozkatuko zenuke?

Abenduko hauteskunde orokorretan emandako botoa errepikatu egingo ote luketen galdetuta, inkestatuek zera erantzun dute:

Bestalde, buruzagi politiko espainiarren artean, batek ere ez du gaindituko Euskadin. Nota onena Alberta Garzonek (IU) izango luke, eta, txarrena, Mariano Rajoyk (PP).

Inkestatuei Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren jardunak alderatzea ere eskatu zaie. Exekutibo zentralaren kasuan, % 81ek uste dute lan "txarra" edo "oso txarra" egin duela, eta, Gasteizko gobernuaren kasuan, % 46k esan dute horren lana "ez ona, ez txarra" izan dela, eta, % 38k, "ona" izan dela.

Fitxa teknikoa

Inkesta EAEn egin da, 1.200 pertsona galdekatuta (400na lurralde bakoitzeko), % 95eko konfiantza mailarekin.

Eremu ikerketari dagokionez, 2016ko apirilaren 13 eta 14 egunen artean egindako lana izan da, telefono bidezko elkarrizketen bidez.

Gizaker konpainiak egin du inkesta, EiTBren albistegientzat, eta hurrengo hilabeteetan datu gehiago emango ditu. Ikerketak bi zati izango ditu: lehenengoa egonkorra izango da (boto asmoa gehienbat) eta beste bat tematikoa (aldakorra izango da inkesta bakoitzean). Lehenengo tematikoa Hezkuntzari buruzkoa izango da, eta ostiral gauean hartuko dute hizpide "En Jake 200" saio berezian, eta larunbatean irratiko eta telebistako albistegietan.

Emaitzak EiTB Focus ekimenaren webgune berezian kontsultatu daitezke. Whatsapp, Facebook eta Twitter sare sozialetan partekatzeko aukera ere ematen du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X