EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEk ez luke berdin bozkatuko autonomikoetan eta orokorretan

EiTB Focus inkestaren arabera, EAJk aise irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak, baina jeltzaleek eta Podemosek lehia estua izango lukete orokorretan.
EiTB Focus
EiTB Focus

'EiTB Focus' galdeketa publikoaren lehen emaitzak kaleratu zituen joan den astean Euskal Irrati Telebistak, Gizaker inkesta-etxeak EiTBko albistegi zerbitzuetarako egindako ikerketa.

Apirilaren 21ean publikatu zen galdeketaren lehen atala, hauteskunde autonomikoen boto-asmoari buruzkoa. Horren arabera, EAEko hauteskundeak gaur egungo balira, EAJk irabaziko lituzke, eta Podemos Euskadik eta EH Bilduk eserleku kopuru bera lortuko lukete. EAJk 27 eserleku lortuko lituzke Eusko Legebiltzarrean; bigarren posturako lehia estua aurreikusi du inkestak, Podemos Euskadik eta EH Bilduk 15na eskuratuko bailituzkete. PSE-EEk 10 ordezkari izango lituzke ganberan; PPk, 7; eta Ciudadanosek, bakarra.

estimación escaños eitb focus euskeraz

Inkestaren bigarren alea Espainiako hauteskundeei buruzkoa izan zen, eta apirilaren 22an zabaldu zuten EiTBko komunikabideek. EAJk eta Podemosek lehia estua izango lukete EAEn Espainiako hauteskunde orokorrak errepikatuko balira, makroinkestaren arabera. Hain zuzen ere, alderdi jeltzaleak 6 eserleku lortuko lituzke Euskadin, eta alderdi moreak, aldiz, 5-6. EAJk Bizkaian lortuko luke garaipena, eta, Podemosek, Gipuzkoan eta Araban; azken lurralde horretan, alde handiaz, gainera. Hor lortuko luke seigarren eserlekua.

Azkenik, 'EITB Focus' inkestaren hirugarren alea, apirilaren 23an publikatutakoa, hezkuntza sistemari eta irakaskuntzari buruzkoa izan zen. EAEko gizartearen gehiengoak hezkuntza publikoa eta 'D' eredua aukeratuko lituzke beren seme-alabak matrikulatzerakoan. Hezkuntza publikoaren aldeko hautua egin arren, herritarren % 29k uste dute ikastetxe pribatuetan kalitatea handiagoa dela; % 28k, berriz, pribatuak eta publikoak kalitate bera bermatzen dutela esan dute.

Fitxa teknikoa

Inkesta EAEn egin da, 1.200 lagunen artean (laurehun bat, lurralde bakoitzeko), % 95eko konfiantza mailarekin.

Eremu ikerketari dagokionez, 2016ko apirilaren 13 eta 14 artean egindako lana izan da, telefono bidezko elkarrizketen bidez.

Ildo horretan, analisi kuantitatiboa erabili dute ikerketa egiteko, telefono bidezko elkarrizketen teknikarekin.

Inkesten % 21,1 euskaraz egin dira, eta gainerako % 78,9a, gaztelaniaz. Batez beste, 11 minutu iraundu elkarrizketa bakoitzak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X