EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
2019an egitekoak diren udal eta foru hauteskundeak orain egingo balira EAJk irabaziko lituzke ia erakunde guztietan, Eusko Jaurlaritzaren Soziometroaren arabera. EH Bilduk bigarren postua sendotuko luke eta Elkarrekin Podemosek botoetan nabarmen behera egingo luke hiru Batzar Nagusietan.
Eusko Jaurlaritzak boto asmoari buruz kaleratutako Soziometroaren arabera, EAJ nagusituko litzateke hiru Batzar Nagusietan eta baita Bilboko eta Donostiako Udaletan ere. Bien bitartean, Gasteizko Udalean PP litzateke lehen indarra, zinegotzi kopuruan jeltzaleekin berdinduta.
EAJ litzateke alderdi bozkatuena Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan, botoen % 37,1 eskuratuta (% 33,3 2015ean). EH Bildu bigarren postuan egonkortuko litzateke botoen % 23,1ekin (% 22,4 2015ean), Elkarrekin Podemosen (%13,1 orain eta % 16,4 2015ean), PSE-EEren (% 12,7 orain eta % 13,6 2015ean) eta PPren aurretik (% 8,7 orain eta % 9,3 2015ean). Ciudadanos alderdiak duela lau urteko emaitzak errepikatuko lituzke: % 2,2 orain eta % 2,1, ostera, 2015ean.
Araban EAJ gailenduko litzateke, botoen % 25,9 lortuta eta boto-asmoan 4,3 puntu gora eginda. EH Bildu litzateke bigarren indarra % 21,9ko babesarekin (puntu eta erdiko igoera) eta PPk, berriz, 2,7 puntu egingo luke behera 19,2raino. Elkarrekin Podemosek 4,4 puntu behera egingo luke, eta botoen % 13,8 erdietsiko luke. PSE-EEk zati hamarren egingo luke gora, botoen % 11,9 lortu arte. Azkenik, Ciudadanos bere horretan mantenduko litzateke boto asmoaren % 3,1 lortzeko.
Bizkaian lidergoari eutsi ez ezik lehen postua indartuko luke EAJk: % 41,5 orain eta % 37,6 2015ean. EH Bilduk igoera txiki bat (% 0,7) izango luke eta botoen % 19,6 bereganatuko luke. Elkarrekin Podemosek behera egingo luke Bizkaian ere (% 13,4 orain eta % 17,14 2015ean). PSE-EE % 12aren bueltan geldituko litzateke eta PPk pixka bat behera egingo luke (% 7,8 orain eta % 8,2 2015ean). Ciudadanosen egoera ez litzateke aldatuko. Gaur egun, ez dauka ordezkaritzarik Batzar Nagusietan eta oraingoan ere ez luke ordezkaririk aterako.
Beste bi lurraldeetan bezala, EAJ nagusituko litzateke Gipuzkoan eta boto asmoan gora egingo luke (% 31,57tik % 35era). EH Bilduk ere gora egingo luke (% 28,8tik % 29,3ra) eta bigarren izaten jarraituko luke. Araban eta Bizkaian gertatu bezala, Elkarrekin Podemosek boto galera izango luke (%14,41etik %12,4ra). PSE-EEk ere beherantz egingo luke (% 16,5etik % 14,2ra). PP ez gora ez behera geldituko litzateke, botoen % 5,5 lortuta. Ciudadanosek, azkenik, ez luke ordezkaririk lortuko.
Hiriburuei dagokienez, EAJk bere gehiengoa indartuko luke Bilbon eta zinegotzi bat gehiago bereganatuko luke, 13tik 14ra igaroz. Elkarrekin Podemos litzateke bigarrena 4rekin (orain Irabazik eta Udalberrik duten kopuru bera), EH Bilduk bezala (duela bost urte ere lau zinegotzi lortu zituen). Atzetik leudeke PSE-EE lau zinegotzirekin, PP hirurekin (4tik 3ra) eta Ciudadanos. Alderdi laranjak ez luke Udalean sartzea lortuko.
Donostian jeltzaleek 10 zinegotzi izango lituzkete, 2015ean baino bat gehiago. PSE-EE litzateke bigarren alderdi bozkatuena, 6 zinegotzirekin (bat gutxiago), EH Bildurekin zinegotzietan berdinduta. Atzetik Elkarrekin Podemosek zinegotzi bat irabaziko luke (3 guztira) eta PPk bat galduko luke (2 guztira).
Amaitzeko, Gasteizen, "popularrak" gailenduko lirateke, baina botoetan eta zinegotzi kopuruan galduta (bederatzitik zazpira). Alkatetzan dagoen EAJk ere zazpi zinegotzi izango lituzke (botoen % 21,8, 2015ean baino % 4,1). EH Bildu mantendu egingo litzateke, bai boto asmoan eta baita zinegotzi kopuruan ere (6 zinegotzi). Elkarrekin Podemosek zinegotzi bat irabaziko luke (3tik 4ra). Ciudadanosek boto asmoan hobera egingo baluke ere, ez luke Udalean sartzea lortuko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.