Sanchezek ez du Kongresuaren babesik lortu presidente izateko
Pedro Sanchez hautagai sozialistak ez du Kongresuaren babesa lortu Espainiako Gobernuko presidente izateko astearte honetan diputatuek egin duten bozketan.
Sanchezek gehiengo osoa behar zuen presidente izendatzeko, baina ez du boto kopuru nahikoa lortu: aldeko botoak 124 izan dira; kontrakoak 170; eta 114 abstenitu egin dira.
Hori horrela, PSOEren 123 botoak eta Kantabriako Alderdi Erregionalistaren (PRC) diputatuarenak soilik eskuratu ditu. PP, Ciudadanos, Vox, Esquerra Republicana (ERC), Junts, Coalicion Canaria (CC) eta Union del Pueblo Navarro (UPN) kontra agertu dira, baita Irene Montero Unidas Podemoseko Kongresuko bozeramailea ere. Gainerako alderdiak, Unidas Podemos, EAJ, EH Bildu eta Compromis abstenitu egin dira.
Hortaz, 52 boto falta izan zaizkio Sanchezi gehiengo absolutua lortu eta inbestidura aurrera atera ahal izateko.
Meritxell Batet Kongresuko presidenteak bilkura berria deitu du datorren ostegunerako, uztailaren 25erako, bigarren bozketa egiteko. Orduan, Sanchezek aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea nahikoa izango du presidente bilakatzeko.
Inbestidurako hirugarren saioa 13:30ean hasiko da Kongresuan. Lehendabizi, Sanchezek hartuko du hitza eta hamar minutuko agerraldia egingo du. Talde parlamentarioetako bozeramailek, berriz, bost minutu izango dituzte zer bozkatuko duten azaltzeko.
Agerraldiak amaituta, bozketa 14:25ean egingo dute. Gaurkoan bezala, diputatuek ahoz emango dute botoa. Espainiako Gobernuko jarduneko ministroak eta Kongresuko Mahaiko ordezkariak izango dira bozkatzen azkenak.

(Pedro Sanchez eta Carmen Calvo Kongresuko eztabaidan. Argazkia: EFE)
Inbestiduraren bigarren saioan, Gabriel Rufian ERCren bozeramailea izan da hitza hartzen lehena. Rufianek estu hartu du Pedro Sanchez hautagai sozialistak atzokoan eduki zuen jarrera. Kritikatu duenez, PSOEko buruzagiak ez zuen "hitzerdirik ere" esan "Kataluniako gatazkari" buruz eta, aldi berean, PPren eta Ciudadanosen abstentzioa eskatu zuen.
"Arduragabe eta zuhurtziagabea izan zinen atzo. Arduragabe hutsa zara ala hauteskundeak nahi dituzu, ez dakit zer den okerragoa", deitoratu du.
Halaber, eta Unidas Podemosi aipu eginez, Rufianek salatu du Sanchezek ezikusiarena egin zuela bere "balizko bazkideekin".
Nolanahi ere, talde errepublikanoaren bozeramaileak elkarrizketarako deia egin du: "Hitz egin behar dugu, eta berriro hitz egin". Izan ere, Rufianen hitzetan, "ulertzera kondenatuta gaude". Azkenik, Unidas Podemosi eta PSOEri zuzendu zaie: "48 ordu dituzue. Historia zuei begira dago, borobildu du.
Aitor Esteban EAJko diputatuak ausarta izateko eta Unidas Podemosekin akordioa egiteko eskatu dio Sanchezi: "Eman ezazu aurrera pauso bat, malgua eta irmoa, beldur barik".
Gehiengoa ez duen presidentegai batek babesak bilatu behar dituela eta horretarako zerbait eman behar dela gogoratu dio Estebanek Sanchezi.
Ildo horretan, zehaztu du ez daukala PSOEren eta Unidas Podemosen arteko negoziazioari buruzko informaziorik, baina bi talde horien arteko itunik ez egoteko presioak adostasunetara heltzeko aitzakia ezin daitezkeela izan erantsi du.
Segidan, Mertxe Aizpurua EH Bilduko ordezkaria mintzatu da. Koalizio soberanistaren abstentzioa "txeke zuri bat" ez dela ohartarazi dio Sanchezi; izan ere, "ezetz esateko arrazoi asko ditugu".
EH Bildu Euskal Herrian bigarren indar politikoa dela eta udaletan ordezkari gehien duen talde politikoa dela azpimarratuta, koalizio soberanistari ezartzen dioten "apartheid politikoa" salatu du Aizpuruak. "Zentsura-mozioak aurrera egin zezan edo Espainiako Gobernuaren dekretu sozialak onartzeko erabakigarriak izan ginen", gogoratu du.
Horrez gain, iraganean PSOErekin, Alderdi Popularrarekin eta EAJrekin hainbat akordio egin dituztela nabarmendu du.
Espainiako Estatua "sistema krisi batean" sartuta dagoela ohartarazi du eta horren erakusgarri diren arazo sozialak aipatu ditu: pentsioen sistema, langabezia, prekarietatea eta lurralde antolaketaren krisia.
Laura Borras Junts per Catalunya (JxCat) taldeko bozeramaileak azpimarratu du "155 arrazoi” dituztela “Sanchezen inbestiduraren kontra bozkatzeko". Borrasek Katalunian bizi duten "errepresioa" salatu du: "Ia 1.000 auzipetu eta preso politiko ugari ditugu".
"Sekulako lupetza duzu, eta etorkizun hurbilean dituzun gertakarien menpe zaude: lotsaren epaiketaren epaia, batetik, 2018ko abuztuko atentatuen inguruko ikerketa batzordea, bestetik. Fairy asko beharko duzu lokatz hori guztia garbitzeko", esan dio Sanchezi.
Sergio Sayas Navarra Suma koalizioko ordezkariak gobernua "edonorekin eta edozelan" osatu nahi izatea egotzi dio Pedro Sanchezi. Sayasen ustez, "abertzaleak ez dira bidaide onak Espainiako zein Nafarroako gobernuetan".
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.