Altsasuko gazteek espetxean 1.000 egun beteko dituztela salatuko dute gaur
1.000 egun beteko dituzte espetxean gaur, larunbata, Altsasu auzian auzipetutako gazteetatik hiruk. Jokin Unamuno, Oihan Arnanz eta Adur Ramirez de Alda dira kartzelan denbora gehien igaro duten atxilotutako altsasuar gazteak.
Zortzi gazteei ezarritako zigorrak berretsi zituen martxoan Auzitegi Nazionalak, baina terrorismo delitua baztertuta. Defentsen helegitea irailaren 18an aztertuko du Auzitegi Gorenak.
Hori salatzeko eta gogorarazteko, larunbaterako ekitaldiak antolatu dituzte Altsasuko Gurasoek eta Altasukoak Aske plataformak, 1000 egun, mila mezu, mila muxu! Altasukoak aske! deitu duten ekimen sortan.
9:30etan Unanutik (Nafarroa) abiatuko dira Beriain mendira. Sakanako tontorrera eramango dute Altasuko gazteen aldeko elkartasuna. 12:00etan, bertan egingo dute gazteentzako mezuak idazteko aukera emango duten liburu baten aurkezpena. Herri eta hiri ugaritik igaroko da mezu liburua.
Altsasura bizikletaz, parapentez, patinez eta oinez helduko da, 20:00etan. Ordu horretan elkarretaratzea egingo dute Foruen plazan. Momentu hori baliatuko dute, gainera, gazteen askatasuna eskatzeko mural bat egiteko.
Arratsalde osoan zehar, 14:00etatik aurrera, erakusketak, proiekzioak, gazteei mezuak bidaltzeko postu bat eta bestelakoak ikusgai egongo dira Nafarroako herrian.
Antolatzaileek herritarrek sare sozialetan gazteen aldeko mezuak #AltsasukoakAske traola erabilita zabaltzeko eskatu dute, eta gero haiei helaraziko dietela esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Gaur egingo dira Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"