Pedro Sanchezek irabaziko lituzke hauteskundeak, EAEko herritarren % 66ren arabera
EAEko herritarren % 66,1ek uste du Pedro Sanchezek irabaziko lituzkeela azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak, EiTB Focus Gizakerrek EiTBrentzat egindako inkestaren arabera. Gizakerrek urriaren 28 eta 30 artean egin du inkesta, telefono bidez, EAEko 1.200 herritar galdekatuta.
Igande honetan argitaratu den inkestaren lehen alearen arabera, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak EAEn, eta EH Bilduk ordezkari bat eskuratuko luke Nafarroan.
EiTBren galdeketaren bigarren ale honetan, azaroaren 10eko hauteskundeetan eta ondoren eman litezkeen itunen inguruan galdegin zaie herritarrei. Pedro Sanchezek irabaziko lituzke hauteskundeak, EAEko herritarren % 66ren arabera.

Hauteskunde-kanpainari buruz galdetuta, galdetutakoen % 70ak esan du ez dabilela kanpaina jarraitzen ari.
Halaber, % 61,5ek uste du hauteskunde-deialdi honek ez duela Espainiako egoera politikoa desblokeatzeko balio izango.

Hauteskundeen ondoren euskal alderdiek Espainiako Gobernua osatzeko indar handiagoa izango duten galdetuta, % 49k baietz uste du.

Bestalde, % 55,3ren ustez, Pedro Sanchezek hauteskundeak irabaziko balitu, ez luke bakarrik gobernatu behar. Euskal gizarteak uste du euskal alderdiekin adostu beharko lituzkeela itunak.


Fitxa teknikoa
EAEn bizi diren 1.200 pertsonak (Arabako 400, Bizkaiko 400 eta Gipuzkoako 400) parte hartu zuten Gizakerrek EiTBrentzan egindako inkestan.
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.
Inkesten % 24,3 euskaraz egin ziren, eta gainerako % 75,7a, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak izan ziren.
Landa-lana 2019ko urriaren 28tik 30era egin zuten, telefono bidezko elkarrizketa bidez. Galdeketaren iraupenaren batez bestekoa 3,97 minutukoa izan zen. Galdeketa motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak 9.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.