Espetxe-politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehenengo graduan dauden ETAko presoak 78tik 6ra jaitsi dira urte erdian

Behatokiak eta Foro Sozialak ohartarazi dute oraindik "kolokan" jarraitzen duela zigor pilaketaren gaiak, eta 50 pertsona baino gehiagori eragiten diela modu "larrian".
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe

Espainiako eta Frantziako estatuetako espetxeetan lehenengo graduan dauden ETAko presoen kopurua 78tik 6ra jaitsi da urte erdian. 157, berriz, bigarren graduan daude, urte hasieran baino 57 gehiago, Behatokiak gaur jakitera eman duenez.

Aitzol Asla Behatokiko abokatuak eta Teresa Toda Foro Sozial Iraunkorreko ordezkariak espetxe politikari buruzko seihilekoko txostena aurkeztu dute gaur.

Horren arabera, ETAko sei preso daude soilik lehenengo graduan, "gogorrenean", eta horietako hiruri 100.2 artikulua aplikatzen diete, zigorra "arintzen" duena. Urtarrilean 78 ziren maila horretan zeudenak.

Abokatuak azaldu du "aldaketa txikiena" hirugarren graduan izan dela, urte hasieran baino 2 gehiago daudelako, eta horietako 8 espetxeratze arinduan.

Gaur egun, ikerketaren arabera, 210 dira EPPKrekin bat egiten duten presoak: 30 emakume eta 180 gizonezko. Horietatik, 57 Hego Euskal Herriko espetxeetan daude, 128 Espainiako Estatukoetan, eta 25 Frantziakoetan.

"Ondorioz, Pedro Sanchezek duela hiru urte iragarri zuen espetxe politikaren aldaketa aurrera eramaten ari dela ikusten dugu. Hala ere, nahiz eta azken hileotan prozesua bizkortu den, esperotakoa baino mantsoago gertatu da dena", adierazi du.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatuz, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X