Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
ESTATU EREDUA EZBAIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 82.000 pertsonak hartu dute parte "monarkia edo errepublika" herri-galdeketan, Estatuan

Larunbatean egin zen "Estatu mailako Monarkia ala Errepublika herri-kontsultaren Plataforma" mugimenduak deitutako galdeketa. Katalunian, Nafarroan eta Andaluzian izan zen partehartzerik handiena.
Hainbat pertsona botoa ematen atzo, Iruñean. Argazkia: EFE
Hainbat pertsona botoa ematen atzo, Iruñean. Argazkia: EFE

"Estatu mailako Monarkia ala Errepublika herri-kontsultaren Plataforma"k deituta, ia 82.000 pertsona hurbildu ziren atzo gai honen inguruko boza ematera, Estatu osoan jarritako hautes-mahaietara eta gehiengoak errepublika babestu zuen ( % 93,25).

Gaur zabaldutako datuen arabera, 724 mahai jarri ziren eta 81.617 pertsonak eman zuten botoa: 76.106k errepublikaren alde, 4.731k monarkiaren alde eta 780k boto zuria edo baliogabea eman zuten.

Hainbat alderdi politikok babestu zuten kontsulta, hala nola Podemosek, IUk, PCEk eta antikapitalistek, eta Vox eta PP aurka agertu ziren. Azken horiek idatziak aurkeztu zituzten hainbat udaletan, kontsulta galarazteko eskatuz.

Alderdi politikoetako eta erakundeetako zenbait ordezkarik ere parte hartu zuten galdeketan, tartean Ada Colau Bartzelonako alkateak.

Parte-hartze handiena izan zuten erkidegoak Katalunia (15.599 pertsonak eman zuten botoa), Nafarroa (13.437), Andaluzia (12.889 ) eta Madril (9.979) izan ziren.

Kontsultaren antolatzaileak oso pozik agertu dira "parte-hartze demokratikoko eta herri-adierazpen askeko jardunaldi garrantzitsua" egin ahal izan zelako eta normaltasunez eta gorabehera garrantzitsurik gabe joan zelako.

Hala ere, zenbait lekutan  kontsulta galarazten saiatu zirela salatu dute, Alacanteko Gobernuaren Ordezkariordetza Probintziala eta Martorell, Hospitalet de Llobregat eta Salouko udal-gobernuak aipatuz, baita Murtziako Los Alcazares udalerria ere, non "talde faxista batek" bozketa-mahai batean bozkatzea galarazi zuen, plataforma horren arabera.

Bestalde, Gizarte Politikako Institutua erakunde ultraeskuindarrak salaketa bat aurkeztu du gaur Majadahondako (Madril) guardiako epaitegian, Gobernuak Madrilen duen ordezkariaren eta hiriburuko alkatearen aurka, kontsulta hori egitea "onartzeagatik".

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X