U23 HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduren oinarriek Kongresurako eta Senaturako hautagaitzak berretsi dituzte

Iñaki Ruiz de Pinedo, Oskar Matute, Mertxe Aizpurua eta Bel Pozueta izango dira Kongresurako zerrendaburuak; eta Josu Estarrona, Jasone Agirre, Gorka Elejabarrieta eta Koldo Leoz, berriz, Senaturako hautagai nagusiak.
Oskar Matute eta Martxe Aizpuruaren agerraldia, EH Bilduren hautagai batzuekin batera. Argazkia: EFE
Oskar Matute eta Martxe Aizpuruaren agerraldia, EH Bilduren hautagai batzuekin batera. Argazkia: EFE

EH Bilduren oinarriek berretsi egin dituzte koalizio abertzalearen herrialdeetako mahai politikoek uztailaren 23ko hauteskunde orokorretara begira Kongresurako eta Senaturako proposatu dituzten hautagaitzak. Hala, oinarrien berrespena jaso ondoren, EH Bilduk bere hautagaitzen aurkezpen ofiziala egin du Bilbon, ekitaldi batean.

Ekitaldi horretan, Mertxe Aizpuruak eta Oskar Matutek adierazi dute "talde plurala eta konprometitua" osatzen dutela, "Euskal Herriaren eta, bereziki, euskal langileen eskubideak irmo defendatzeko helburuarekin". Testuinguru horretan, "Espainiar Estatuan ordezkaritza duten indar eskuindarrek inposatu nahi dituzten inboluzio-neurriei aurre egiteko prest" agertu dira.

Adierazi dutenez, "Espainian eskuin muturreko agenda erreakzionarioari aurre egiteko berme bakarra da EH Bildu", eta "Euskadiko zein Kataluniako ezker independentisten adostasunik gabe, ez dago gobernu aurrerakoirik". Horrenbestez, alderdi hauek gabe "ez legoke ezkerreko politika publikorik Espainiar Estatuan".

Hautagaiek azpimarratu dutenez, koalizio abertzalearen ordezkariek lau urte hauetan Kongresuan eta Senatuan egin duten lanari "jarraipena ematea ezinbestekoa da".

EH Bilduren hautagaiak "politika aurrerakoietan sakontzeko berme" gisa aurkeztu dira, eta "ausardiaz lan egiteko prest" daudela gaineratu dute, euskal herritarren interesak politika aurrerakoiak bultzatuz garatuko dituztela ziurtatuz.

Ondorengo hauek dira EH Bilduren zerrendaburuak:

Araba

- Kongresua: Iñaki Ruiz de Pinedo, Maider García de Vicuña, Iñigo Martínez, Rocío Vitero. Ordezkoak: Mikel Otero, Ainhize Solaun, Belén Arrondo.

- Senatua: Josu Estarrona, Aitziber Salazar, Pablo Vicente.

Bizkaia

- Kongresua: Oskar Matute, Marije Fullaondo, Andoni Rojo, Helena Franco, Dani Maeztu, Izortze Santin, Cesar Fandiño, Ane Mugururuza. Ordezkoak: Tontxu Campos, Oihana Azkorbebeitia, Aitziber Ibaibarriaga.

- Senatua: Jasone Agirre, Pello Zabarte, Natalia Gardeazabal.

Gipuzkoa

- Kongresua: Mertxe Aizpurua, Jon Iñarritu, Maddalen Urzelai, Larraitz Ugarte, Pello Urizar, Maddalen Iriarte. Ordezkoak: Jule Goikoetxea, Mohamed Salem Mohamed Hamudi, Ainhoa Beola.

- Senatua: Gorka Elejabarrieta, Olaia Duarte, Mario Zubiaga.

Nafarroa

- Kongresua: Bel Pozueta, Patri Perales, Raúl Maiza, Edurne León, Joseba Asiron. Ordezkoak: Idoia Aritzala, Ander Oroz, Bakartxo Ruiz.

- Senatua: Koldo Leoz, Amets Inda, Joseba Otondo.

Oinarriek babes zabalarekin onartu dituzte izendapenak

Asteazkeneko gauerditik ostiraleko gauerdira arte bozkatu ahal izan dira herrialde bakoitzeko zerrendaburuak. Gauzak horrela, EH Bilduren oinarriek babes zabalarekin onartu dituzte herrialdeetako mahai politikoek proposatutako hautagaitzak.

Araban, babesa % 97,95ekoa izan da diputatugaien kasuan, eta Senaturako proposatutako zerrendaburuek % 97,26ko babesa jaso dute.

Bizkaian, % 99,18koa izan da babesa Kongresurako hautagaien kasuan, eta % 98,34koa Senaturako hautagaien kasuan.

Halaber, Gipuzkoan, militanteen % 97,83k Kongresurako proposatutako hautagaitzak babestu dituzte, eta Senatuaren kasuan, % 97,53k.

Nafarroan, oinarrien % 98,78k berretsi dituzte diputatu izateko hautagaitzak, eta senatari izateko proposamenak, berriz, % 98,32k.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X